255. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Aldaketa, Terrazak, beladoreak eta barra-mostradoreak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Udal honek 2024ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, besteak beste, erabaki zuen hasiera batez onestea 22. artikuluko 1. epigrafea aldatzea San Adriango Terrazak, beladoreak eta barra-mostradoreak arautzen dituen udal ordenantzan, espedientean jasota dagoen bezala.

Aldaketa hori jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki-taulan eta udalaren webgunean iragarri ondoren, herritarrek eta interesdunek kexak, oharrak eta erreklamazioak egin ditzaten. Epe hori iraganez gero kexarik, oharrik edo alegaziorik jaso gabe, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera.

San Adrianen, 2024ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2417704