255. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

Aldaketa ordenantza fiskaletan 2025erako. Hasierako onespena

Fiteroko Udalak, 2024ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Fiteroko ordenantza fiskaletako tarifen aldaketa 2025eko ekitaldirako.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek hura azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; halakorik aurkeztu ezean, aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira.

Fiteron, 2024ko azaroaren 27an.–Alkate udalburua, Miguel Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2417255