2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketak, Laborantzako herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena
Tuterako Udalak, 2024ko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketak egitea aipatutako ordenantzan, indarrean jar daitezen 2025eko urtarrilaren 1ean.
Espedientea jendaurrean egon da 30 egunean, erabakia 2024ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, urriaren 15ean, bai eta udal honen iragarki-taulan ere, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork aurkeztu gabe inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik, eta bete beharrez aipatutako foru legearen 325.1.c) artikuluko aginduak, ondotik argitaratzen dira behin betiko onetsitako aldaketak.
Tuteran, 2024ko azaroaren 28an.–Ogasuneko zinegotzi ordezkaria, Reyes Carmona Blasco.
"TARIFAK:
1. Herritarrendako lehentasunezko aprobetxamenduak:
A) Lehorreko lurrak:
1. mailakoak: 1,98 euro erreguko.
2. mailakoak 1,49 euro erreguko.
3. mailakoak 0,72 euro erreguko.
B) Ureztalurrak:
1. mailakoak: 33,91 euro erreguko.
2. mailakoak 31,15 euro erreguko.
3. mailakoak 19,51 euro erreguko.
2. 2. Herritarrendako adjudikazio zuzeneko aprobetxamenduak: aurreko tarifak, %50 handituta.
3. Montes de Cierzo I eta Valdetellasko ureztalur berriak: 33,91 euro erreguko. 4. Montes de Cierzo II-ko ureztalur berriak: 41,06 euro erreguko".
Iragarkiaren kodea: L2417547