255. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Udal ordenantza, arautzen duena nola erabili eta kudeatu ibilgailuak elektrizitatez hornitzeko udal zutoinen zerbitzua

Espedientea: 1359/2023.

Uharteko Udalak, 2024ko azaroaren 28an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea ordenantza hau: Udal ordenantza, arautzen duena nola erabili eta kudeatu ibilgailuak elektrizitatez hornitzeko udal zutoinen zerbitzua. Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Uharten, 2024ko azaroaren 29an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2417574