2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBIZU
Ordenantza, prestazio pertsonala edo auzolana arautzen duena. Hasierako onespena
Arbizuko Udalak, 2024ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, legez ezarritako quoruma izanik, erabaki zuen hasiera batez onestea Prestazio pertsonala edo auzolana arautzen duen ordenantza.
Aditzera ematen da ordenantza eta aipatutako udal erabakia Udalaren iragarki-taulan jarriko direla jendaurrean, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek, aipatu epe horren barrenean, Udaleko Idazkaritzan dagoen espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Epe hori iraganik inork ez badu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat joko da ordenantza.
Arbizun, 2024ko azaroaren 28an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.
Iragarkiaren kodea: L2417618