255. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

108/2024 FORU AGINDUA, azaroaren 18koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren urtarrilaren 8ko 3/2018 Foru Agindua, "Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, lan etekinengatik, enpresa- eta lanbide-jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena" izeneko 190 eredua onetsi zuena.

Abenduaren 26ko 22/2023 Foru Legeak, zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina aldatzen du, beste arau batzuen artean.

Zehazki, foru lege horrek paragrafo bat gehitzen du testu bateginaren 55.1.Zazpigarrena.a).b’).Lehena artikuluan, murriztapenerako 4.250 euroko gehieneko muga bat ezartzeko, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren oinarrian aplikatu beharrekoa, honako hauengatik: enpresak egindako kontribuzioak edo langileak egindako ekarpenak, enpresako langile guztiak hartzen ez dituzten pentsioengatiko konpromisoak bideratzen dituzten aseguru kolektiboetan.

Gehieneko muga horren kontrola egokia izan dadin, kontribuzio horien aitorpena bereizita egin behar da 190 ereduan. Horretarako, urtarrilaren 8ko 3/2018 Foru Agindua aldatzen da, zeinaren horren bidez 190 eredua onetsi baitzen, "Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, lan etekinengatik, enpresa eta lanbide jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena" izenekoa. Zehazki, II. eranskineko 2. motako erregistroko diseinuetan (Hartutakoaren erregistroa), "01" eta "02" azpigakoak gehitzen dira "Z" hartutakoaren gakoan erabiltzeko.

Era berean, foru agindu honen xedea da 190 ereduaren aurkezpen elektronikorako sortzen diren fitxategiek bete beharreko diseinu logikoak foru araudiaren araberako errenten kalifikaziora egokitzea eta Estatuko araudiaren arabera soilik aplikagarriak diren eremu jakin batzuk ezabatzea.

Azkenik, bere baitan hartzen du 300 euroko edo gutxiagoko zenbatekoa izateagatik atxikipenari edo konturako sarrerari lotuta ez dauden sariak aitortzeko betebeharra, zeinak aipatzen baitira maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako PFEZaren Erregelamenduaren 64.2.c) artikuluan. Helburua da sari horiei buruzko informaziorik ez galtzea, ez baitira ageri inolako informazio-aitorpenetan, hartara zergadunari behar bezala jakinarazi ahal izateko ondare-irabazi hori jaso duela errentaren gaineko zergaren urteko aitorpena egiteko beharrezkoak diren datu fiskaletan.

Foru agindu honen bidez garatutako erregelamendu ahalaren erabilera bat dator premiaren, eraginkortasunaren, proportzionaltasunaren, segurtasun juridikoaren, gardentasunaren eta efizientziaren printzipioekin, zeinak ezarrita baitaude Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean.

Horregatik guztiagatik, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 90.5 artikuluak emandako gaikuntzarekin bat,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak urtarrilaren 8an emandako 3/2018 Foru Agindua aldatzea, 190 eredua onetsi zuena, "Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, lan etekinengatik, enpresa- eta lanbide-jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena" izenekoa.

Urtarrilaren 8ko 3/2018 Foru Aginduaren II. eranskina honela aldatzen da:

Bat.–2. motako erregistroko diseinuak (Hartutakoaren erregistroa), 76-77 idazguneak, "PROBINTZIAREN KODEA" eremua, eremuaren deskribapenaren amaieran bi paragrafo gehitzea:

"Kasu berezia.–Hartutakoak ohiko egoitza atzerrian duten PFEZaren zergadunei dagozkienean, zeinak aipatzen baitira Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 10. artikuluaren bigarren paragrafoan (nazionalitate espainiarra izanik eta garai batean Nafarroako foru arauen menpe egonik, helbide fiskala paradisu fiskaltzat jotzen den herrialde edo eskualde batera eraman dutela frogatzen duten pertsona fisikoak), "98" zenbakia adieraziko da probintziaren kode gisa.

190 ereduan ez dira inola ere sartuko Espainiako lurraldean egoitza ez duten pertsona edo entitateei dagozkien hartutakoak, baldin eta horiek ez badira PFEZaren peko zergadunak, ezertan galarazi gabe, hala badagokio, hartutako horiei dagokien informazioa egoitza ez dutenen errentaren gaineko zergaren atxikipen eta konturako sarreren urteko laburpenean sartzea (296 eredua)".

Bi.–2. motako erregistroko diseinuak (Hartutakoaren erregistroa), 78 idazgunea, "HARTUTAKOAREN GAKOA" eremua, "F", "G", "I" eta "K" gakoen deskribapena aldatzea.

LEHENTASUN ORDENA

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

78

Alfabetikoa

F

"Beste lan-etekin batzuk, obra literario, artistiko edo zientifikoak egiteagatik kobratutakoa eta jabetza intelektualaren etekinak barne, baldin eta hartzailearentzat lan-etekinen kalifikazioa badute".

G

"Jarduera profesionalen etekinak. Hor sartu behar dira ikastaroak, hitzaldiak, solasaldiak, mintegiak eta antzekoak ematetik eratorritako etekinak, bai eta obra literario, artistiko edo zientifikoak egitetik, jabetza intelektualetik eta irudia ustiatzeko eskubidea lagatzetik eratorritakoak ere, baldin eta etekin horiek hartzailearentzat lanbide-jardueratik eratorritako etekinen kalifikazioa badute".

I

"Enpresa-jardueren etekinak: jabetza intelektual edo industrialetik, laguntza teknikoetatik, ondasun higigarrien, negozioen edo meategien errentamendutik edo ondasun horien azpierrentamendutik eratorritako etekinak, bai eta irudi-eskubidea ustiatzeko eskubidea lagatzetik eratorritakoak ere, baldin eta etekin horiek ordainsaria jasotzen duenaren jarduera ekonomikoaren ondoriozkoak badira (lanbide-jarduerez bestelakoak, horiek G gakoan sartu behar baitira)".

K

"Joko, lehiaketa eta abarretan lortutako sariak, atxikipen-oinarria 300 euroko ez gainditzeagatik atxikipena edo konturako sarrera egiteko betebeharrik ez dutenak barne".

Hiru.–2. motako erregistroko diseinuak (Hartutakoaren erregistrokoak), 79-80 idazguneak, "AZPIGAKOA" eremua, "02" azpigakoa kentzea "F" hartutakoaren gakoan.

Lau.–2. motako erregistroko diseinuak (Hartutakoaren erregistrokoak), 79-80 posizioak, "AZPIGAKOA" eremua, "03" azpigakoa kentzea eta "09" azpigakoa gehitzea "G" hartutakoaren gakoan.

LEHENTASUN ORDENA

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

79-80

Zenbakizkoa

"09

Azpigako hau idatzi behar da pertsona edo entitate aitortzaileak Zergaren Erregelamenduaren 64.2.b) artikuluan aipatutako beste edozein kontzepturengatik ordaindutako sariak badira".

Bost.–2. motako erregistroko diseinuak (Hartutakoaren erregistrokoak), 79-80 idazguneak, "AZPIGAKOA" eremua, "33" azpigakoa aldatzea "L" hartutakoaren gakoan.

LEHENTASUN ORDENA

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

79-80

Zenbakizkoa

33

"Beste errenta salbuetsi batzuk. Azpigako honetan sartuko dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga pagatzetik salbuetsita dauden beste errenta batzuk, 190 ereduan adierazi beharrekoak izanda aurreko azpigako batzuetan berariaz adierazi ez direnak. Berariaz gelditzen dira azpigako honetatik kanpo lan etekin salbuetsitzat jotzen direnak".

Sei.–2. motako erregistroko diseinuak (Hartutakoaren erregistrokoak), 79-80 idazguneak, "AZPIGAKOA" eremua, "01" eta "02" azpigakoak gehitzea "Z" hartutakoaren gakoan.

LEHENTASUN ORDENA

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

79-80

Zenbakizkoa

"01

Azpigako hau Z gakoko hartutako guztietan adieraziko da, 02 azpigakoaren pean azaldu behar ez direnetan.

02

Enpresako langile guztientzat ez diren pentsioengatiko konpromisoak bideratzen dituzten aseguru kolektiboei enpresek egindako ekarpenak".

Zazpi.–2. motako erregistroko diseinuak (Hartutakoaren erregistroa), 152 idazgunea, "CEUTA EDO MELILLA" eremua, eremuaren deskribapena aldatzea.

LEHENTASUN ORDENA

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

"152

-

ZEROZ BETE"

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra eta, lehenbizikoz aplikatuko zaie 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera aurkezten diren eta 2024ko informazioa jasotzen duten aitorpenei.

Iruñean, 2024ko azaroaren 18an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2416793