255. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

2025. urteko udal zergen karga-tasak

Aranoko Udalak, 2024ko urriaren 31n eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoari jarraituz:

1.–2025. urteko udal zergen karga-tasak, ondoren zehazten den moduan onartzea, hau da:

1.1. Lurraldeko kontribuzioari %0,23ko karga-tasa ezartzea. (hiri-lurra eta landa-lurra).

1.2. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko udal zergaren karga-tasa: exekuzio materialaren %4,5ekoa izango da.

1.3. Hiri-lurraren balio igoeraren gaineko zergan, 2/1995 Foru Legean ezarritako koefizienteak aplikatzea, eta %20ko tasa.

1.4. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga: tarifei 1,4 aplikatzea.

1.5. Zirkulazio Zergari dagozkion tarifak aplikatzea.

2.–Erabaki honek 2025. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

3.–Hau guztia jakinarazten da, eta behar diren ondorioetarako, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Aranon, 2024ko azaroaren 20an.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L2416938