255. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

2025eko lan-egutegia

Aintzat hartuz zer xedatzen duten abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak (horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak, ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan-egutegia (legegintzako errege dekretu horren bidez onetsi zen Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina).

Bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan xedatutakoarekin (foru-lege horren bidez aldatu zen 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzkoa), ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko benetako lanordu kopurua 1592 izanen dela.

Kontuan hartuz Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 21.1.h) artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren 84. artikuluak ematen didaten eskumena,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Buñuelgo Udalaren zerbitzuko langileek 2025ean izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, honen ondotik ematen den bezala:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Urtarrilaren 17a: San Anton (herriko jaia).

–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2025ean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta aipatutako jaiegunak.

Hirugarrena.–Benetako lanorduetatik gorako lanorduengatik, 5 egun ez dira laneguntzat joko, eta egun hauetan ezarriko dira, hain zuzen ere, egun desgaitu horiek:

–Maiatzaren 2a.

–Uztailaren 24a, Santa Ana jaiengatik.

–Abuztuaren 14a, abuztuko jaiengatik.

–Abenduaren 24a: Eguberri bezpera.

–Abenduaren 31: Urtezahar eguna.

Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.

Urteko lanordu kopurua egiazko 1.592 lanordukoa izanen da, eta honela banatuko da:

a) Eguneroko lanaldiak 7 ordu eta 20 minutu iraunen du, 7:40tik 15:00ak arte, astelehenetik ostiralera.

b) Artikulu honen aurreko apartatuetan jasotako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko ez udal brigadako langileei ez Udaltzaingoko agenteei ere; izan ere, zerbitzuaren beharrak direla-eta, egutegi espezifiko bat izanen dute.

Bosgarrena.–Lan-egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiari jarraikiz.

Seigarrena.–Jendea bulegoetan hartzeko ordutegia, oro har, honako hau izanen da: 10:00etatik 15:00etara arte.

Santa Anako jaietan (uztailaren 24tik 26ra) eta herriko jaietan (abuztuaren 14tik 21era) udaletxea itxita egonen da.

Zazpigarrena.–Administrazio honetako zerbitzuen premiak direla-eta, eta horiek behar bezala jardun ahal izateko, zerbitzu bakoitzari atxikitako langileen %50ek baino gehiagok ezin izanen dituzte oporrak batera hartu.

Zortzigarrena.–Ebazpen hau igortzea langileen ordezkariei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Buñuelgo Udaletxeko iragarki-taulan eta webgunean argitaratzea, eta horren berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Buñuelen, 2024ko azaroaren 28an.–Alkatea, Enrique Villafranca Uriel.

Iragarkiaren kodea: L2417551