1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, zerbitzu orokorretako lanpostuaren lekualdatze-lehiaketan lanpostu hutsen hautaketaren behin betiko emaitzaren aurkakoa.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako lanpostu batzuk lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, Aritz Elizari Riezu jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du zerbitzu orokorretako lanpostuaren lekualdatze-lehiaketan lanpostu hutsen hautaketaren behin betiko emaitzaren aurka. Deialdi hori Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 855/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta haren eranskinean ageri dira lekualdatze-lehiaketan sartutako lanpostuak.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek horiek bidaltzeko eskatzen ahalko dute erregistro orokor elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Iruñean, 2024ko azaroaren 28an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2417488