255. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

2025eko karga-tasak. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2024ko irailaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, 2025eko ekitaldiko karga-tasak ezartzea eta hasiera batean onartzea erabaki zuen.

Espedientea jendaurrean egon da, aldez aurretik iragarkia argitaratuta 2024ko urriaren 8ko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai eta toki-erakunde honen iragarki-taulan ere. Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Argitara ematen da 2025eko ekitaldian indarra izanen duten karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:

1.–Lurraren kontribuzioa:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,25.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,25.

2.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga. Karga-tasa: %4.

3.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga. Gutieneko udal indizea, %1,25.

4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

–Karga-tasa bakarra: %16,50.

–Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.

Erabaki honek 2025eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Baztanen, 2024ko azaroaren 26an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2417235