255. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Ordenantza fiskala, eraikin publikoak erabiltzeko tasak eta arauak ezartzen dituena. Hasierako onespena

Sartagudako Udalak, 2024ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, legez behar den gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batez onestea Eraikin publikoak erabiltzeko tasak eta arauak ezartzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta bidezko interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Sartagudan, 2024ko azaroaren 29an.–Alkatea, José Ignacio Eguizábal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2417561