255. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2025erako

Fontellasko Udalak, 2024ko azaroaren 14an egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zituen Fontellasko Udalaren zerbitzuko langileen 2025eko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Horretarako, honako arau hauei jarraiki zitzaien: 493/2024 Ebazpena, ekainaren 12koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, eta Udalak jakinarazitako tokiko jaiegunak.

Horrenbertzez, Udalaren zerbitzuko langileen 2025. urteko aste barreneko jaiegunak hauek dira:

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Apirilaren 17a: Ortzegun Santua.

Apirilaren 18a: Ortzirale Santua.

Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

Irailaren 4a: Arrosarioko Ama Birjina.

Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Epeak kontatzeko, 2025eko larunbat eta igande guztiak egun baliogabe deklaratzen dira, baita goian aipatu egunak eta irailaren 5a, maiatzaren 2a eta abenduaren 26a ere.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Fontellasen, 2024ko azaroaren 15ean.–Alkate udalburua, María Erica Lasheras Munarriz.

Iragarkiaren kodea: L2417577