255. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

192/2024 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimentzen baita Nafarroan ugalketarako landare-materiala lortu eta merkaturatzeko ugalketarako baso-materialaren zerrenda eguneratua, eta iturri horiek Oinarrizko Materialen Espainiako Erregistro eta Katalogoan sartzeko tramitazioa egiten baita.

Martxoaren 7ko 289/2003 Errege Dekretuak (2003ko 58. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 8koan) Kontseiluaren 1999ko abenduaren 22ko 1999/105/EE Zuzentarauaren transposizioa egin zuen. Zuzentarau horrek aurreko zuzentarau europarrak bateratu eta eguneratu zituen, bai eta haien ondoriozko ministro-aginduak ere. Arau horiek guztiak eta ugalketarako baso-materialei buruzko 1356/1998 Errege Dekretua indargabetu ditu errege dekretu berri horrek.

Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak jakinarazi du beharrezkoa dela Nafarroan ugalketarako baso-materialak eguneratzeko baimena ematea. Horren helburua da 3 hazi-iturriren silueta aldatzea, eta 4 iturri horiei baja ematea. Izan ere, ez da bidezko ugalketarako baso-materialak ekoizteko eta merkaturatzeko oinarrizko materialak eskuragarri mantentzea eta ugaritzea, 18 altako eremu berri egonda.

Adierazitakoarekin bat, eta honakoek emandako eskudantziak erabiliz: Nafarroako oihan ondarea babestu eta garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legea (otsailaren 21eko 3/2007 Foru Legeak aldatua), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2023 Foru Legea eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2019 Foru Dekretua, Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari eskumena ematen diona basoei buruzko ikerketa eta esperimentaziorako ekintzak eta proiektuak garatzeko.

EBAZTEN DUT:

1. I. eranskinean jasotako 18 eremu berriei alta ematea, martxoaren 7ko 289/2003 Errege Dekretuan aurreikusitako helburuetarako, Nafarroako ugalketarako baso-materialaren zerrendan.

2. II. eranskinean jasotako 3 eremu aldatzea, beste mugaketa batekin jarraituko baitute martxoaren 7ko 289/2003 Errege Dekretuan araututako Oinarrizko Materialen Katalogoan.

3. III. eranskinean jasotako 4 eremuei baja ematea eta, beraz, utziko diote martxoaren 7ko 289/2003 Errege Dekretuan araututako Oinarrizko Materialen Katalogoaren parte izateari.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

5. Tramitea egitea Nafarroako ugalketarako baso-material baimendua Oinarrizko Materialen Espainiako Katalogoan sartzeko, horretarako erabiliz Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren Ministerioko Biodibertsitatearen, Basoen eta Desertifikazioaren Zuzendaritza Nagusiko Oinarrizko Materialen Espainiako Erregistroan, Errege Dekretuaren X. eranskinaren arabera egindako arauzko datuak, helburua izanik basogintzako erabilerarako ugalketarako material identifikatuak edo hautatuak izatea.

5. Ebazpen hau igortzea Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren Ministerioko Biodibertsitatearen, Basoen eta Desertifikazioaren Zuzendaritza Nagusira, eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalera eta Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzura.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, hilabeteko epean, zuzenduko zaiona Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko dute aurretik Nafarroako Gobernuan, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien jurisdikzioan. Horrek ez du galaraziko errekerimendua egiteko aukera.

Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.

Iruñean, 2024ko azaroaren 6an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

I. ERANSKINA.–ALTAK NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO UGALKETARAKO BASO-MATERIALAREN KATALOGOAN

JATORRIKO ESKUALDEA

OMaren KODEA

UDAL MUGARTEA

MENDI/ALDERDIAREN IZENA

Ha.

X–UTM

Y–UTM

EREMUA

ALTITUDEA

OM MOTA

BERTAKOA

Alnus glutinosa

06, Euskal kostaldea

FS-54/06/31/005

Araitz

Uztegi

37,05

579590

4764750

30 N

423-572

HI

Bai

Castanea sativa

06. Euskal Kostaldea

FS-72/06/31/004

Lantz

Galtzarraitz eta Otaño, Aierdi

26,30

612845

4762415

30 N

629-746

HI

Bai

08. Pirinio ardatza

72/08/31001

Esteribar

Arantzegi

28,51

620670

4760888

30 N

630 - 782

HI

Bai

Cedrus atlantica

07. Euskal Mendiak

FS-17/07/31/001

Berriozar

Ezkaba

0,58

608820

4744555

30 N

523-546

HI

Ez

07. Euskal Mendiak

FS-17/07/31/002

Eguesibar

Klinikako errepidea

1,14

618130

4742870

30 N

514-521

HI

Ez

Fagus sylvatica

07. Euskal kostaldea

FS-71/07/31/002

Basaburua

Loiaundi

53,38

603200

4767625

30 N

744-980

HI

Bai

Castanea sativa espeziearen hibrido artifizialak

06. Euskal Kostaldea

RS-721/06/31/001

Baztan

Aritzakun

20,15

626300

4788400

30 N

358-522

UH

Ez

Juniperus communis

07. Euskal Mendiak

FS-37/07/31/006

Txulapain

Aiztondo

2,26

602215

4751546

30 N

812-868

HI

Bai

Juniperus phoenicea

14. Errioxa

FS-39/14/31/003

Martzilla

El Montico

1,88

606095

4685980

30 N

305-362

HI

Bai

14. Errioxa

FS-39/14/31/004

Zarrakaztelu

Chativa

11,65

630225

4685715

30 N

400-430

HI

Bai

Prunus avium

-

HS-Q-95/31/001

Doneztebe

Berroaran / Ilargorri

0,81

606365

4781990

30 N

416-445

MB-Q

Bai

Quercus faginea

02. Pirinioak

FS-44/02/31/002

Garinoain

Larratza

5,12

608535

4716945

30 N

528-575

HI

Bai

Quercus ilex

03. Ebro Garaia

FS-45/03/31/010

Oltza Zendea

Arlekoa, La Sierra eta El Monte

170,45

598040

4742080

30 N

454-791

HI

Bai

03. Ebro Garaia

FS-45/03/31/011

Uterga

Bordetako bidea

9,41

602700

4729950

30 N

521-571

HI

Bai

Quercus pubescens

03. Euskal eskualdea

FS-243/03/31/011

Ollaran

Bordapeta

49,24

590700

4747625

30 N

539-873

HI

Bai

03. Euskal eskualdea

FS-243/03/31/012

Itza

Oianzoko

5,46

598700

4745650

30 N

428-465

HI

Bai

09. Pirinioaurrea

FS-378/09/31/001

Urraulgoiti

Aretako mendatea

10,83

646135

4747020

30 N

1148 - 1204

HI

Bai

Tilia platyphyllos

08. Pirinio ardatza

FS-377/08/31/002

Erroibar

Erro ibaia

5,16

625530

4752420

30 N

616-636

HI

Bai

II. ERANSKINA.–NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO UGALKETARAKO BASO-MATERIALAREN KATALOGOKO EREMUEN ALDAKETA

JATORRIKO ESKUALDEA

OMaren KODEA

UDAL MUGARTEA

MENDI/ALDERDIAREN IZENA

Ha.

X–UTM

Y–UTM

EREMUA

ALTITUDEA

OM MOTA

BERTAKOA

Castanea sativa

06. Euskal Kostaldea

FS-72/06/31/001

Donamaria

Trosketa

11,76

608500

4771675

30 N

312-524

HI

Bai

Fraxinus angustifolia

14. Errioxa

FS-455/14/31/001

Tutera

Ebroko iraganbidea

18,18

614560

4666315

30 N

250-266

HI

Bai

Pinus uncinata

01. Erdialdeko Pirinioak

FS-22/01/31/001

Izaba

Las Selvas / Larra

60,10

681750

4759150

30 N

1555 - 1761

HI

Bai

III. ERANSKINA.–BAJAK NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO UGALKETARAKO BASO-MATERIALAREN KATALOGOAN

JATORRIKO ESKUALDEA

OMaren KODEA

UDAL MUGARTEA

MENDI/ALDERDIAREN IZENA

Ha.

X–UTM

Y–UTM

EREMUA

ALTITUDEA

OM MOTA

BERTAKOA

Castanea sativa

06. Euskal Kostaldea

FS-72/06/31/003

Lesaka

Endaraberea

19,68

599770

4792770

30 N

135-315

HI

Bai

Prunus avium

06. Euskal Kostaldea

FS-95/06/31/006

Lantz

Landertxeta, Aierdi

21,57

613373

4762549

30 N

665 - 789

HI

Bai

Sorbus aria

08. Pirinio ardatza

FS-278/08/31/002

Izaba

Larra

41,21

680575

4758905

30 N

1557-1832

HI

Bai

Sorbus aucuparia

08. Pirinio ardatza

FS-378/08/31/002

Izaba

Larra

41,21

680575

4758905

30 N

1557-1832

HI

Bai

Iragarkiaren kodea: F2416398