2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOIZUETA
2025eko tasak eta prezio publikoak
Goizuetako Udalak, 2024ko azaroaren 12an egindako ohiko osoko bilkuran, ondorengo akordioa onartu zuen:
1. 2025. urterako jarraian adierazten diren udal tasa eta prezio publikoen tarifen eranskina onartzea, 2024ko baldintza berberetan:
Saneamendu kanona: Nilsak 2025erako jartzen duen tarifa.
Belar tasa eta zakurrak: 2024. urteko kuota aplikatuko da.
Udal retroeskabadora erabiltzeagatiko prezio publikoa: 122euro/eguneko gehi gasolioa, 2024ko berdina.
Herri-lurren aprobetxamendu tasa: 2024. urteko kuota aplikatuko da.
Udal gimnasioaren erabilera: pertsona bakoitzeko 25 euro urteko, 2024. urteko berdina.
Udal lokalen erabilera tasa, 2024. urteko berdina:
–Lokalaren erabilera eguneko 3 ordu baino gutxiagokoa denean, eguneko 5 euro.
–Lokalaren erabilera eguneko 3 ordu baino gehiago denean, eguneko 10 euro.
2. Erabaki honek 2025. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.
3. Hau guztia jakinarazten da, eta behar diren ondorioetarako, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.
Goizuetan, 2024ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.
Iragarkiaren kodea: L2417017