2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Aldaketa, 2025eko ordenantza fiskaletan eta prezio publikoetan. Hasierako onespena
Altsasuko Udalak, 2024ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskalen eta prezio publikoen aldaketa 2025eko ekitaldirako.
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuta dagoenarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Altsasun, 2024ko azaroaren 28an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2417539