255. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

2024. urteko 20. aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2024ko azaroaren 26an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2024. urteko aurrekontu orokor eta bakarraren 20. aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Leitzan, 2024ko azaroaren 27an.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L2417290