2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIURRUN-OLKOTZ
2025erako karga-tasak
Biurrun-Olkozko Udalak, 2024ko azaroaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
"Alkateak adierazi du 2024ko karga-tasa berak mantentzeko proposatzen dela.
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez (gainbalioa) eta aplikatzeko koefizienteei dagokienez, proposatzen da erreferentziatzat hartzeko martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legean 2025erako onesten diren gainbalioaren zergaren gehieneko koefizienteak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat, Udalbatzak aho batez erabaki du:
Lehenengoa.–Onestea 2025erako karga-tasak (lehengo ekitaldiko berak), honela:
a) %0,25eko karga-tasa ezartzea lurraren kontribuzioa ordainarazteko.
b) %4ko karga-tasa ezartzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako.
c) 1,40 indizea ezartzea gutxieneko kuoten gainean, ekonomia-jardueren gaineko zergarako.
d) %15,46ko karga-tasa ezartzea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako eta aplikatzea Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legean 2025erako onesten diren gainbalioaren gaineko zergaren gehieneko koefizienteak.
Bigarrena.–Horri guztiari dagokion erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, ediktuak paratuta, Udalaren iragarki-taulan, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat".
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Biurrun-Olkotzen, 2024ko azaroaren 29an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.
Iragarkiaren kodea: L2417555