255. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1135E/2024 EBAZPENA, azaroaren 14koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen txosten estrategikoa ematen duena, aldekoa, "Cascanteko 1. poligonoko 82. eta 84. lurzatien eremuari (El Parral industrialdea) eragiten dion 2004ko udal planaren aldaketa egituratzailea"ri buruz, ingurumen ukipen nabarmenik sortzen ez dela iritzita. Aldaketaren sustatzailea Cascanteko Udala da.

Udal planean proposatzen den aldaketa egituratzailea El Parral industrialdean kokatutako bi lurzatiri, 1. poligonoko 82. eta 84. lurzatiei, sailkapena aldatzean datza, industria lurzoru finkatua eskura izateko berehala.

1. poligonoko 82. eta 84. lurzatiak, gaur egun, lurzoru urbanizagarri gisa sailkatuak daude, eta aldaketarekin pasatuko lirateke hiri-lurzoru finkatuaren sailkapena izatera, eta industria lurzoruaren kalifikazioa. Lurzati horiek AR-9 banaketa arearen barnean badaude ere, fisikoki El Parral industrialdearen jarraipena dira, eta hiri-lurzoru finkatutzat jotzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituzte.

Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak adierazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura egoki egin dela eta proposatu du ingurumen ebaluazio estrategikoaren txostena ematea, aldekoa, ingurumen ukipen nabarmenik sortzen ez dela iritzita.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa ematea, aldekoa, "Cascanteko 1. poligonoko 82. eta 84. lurzatien eremuari (El Parral industrialdea) eragiten dion 2004ko udal planaren aldaketa egituratzailea"ri buruz, ingurumen ukipenik sortzen ez dela iritzita. Aldaketaren sustatzailea Cascanteko Udala da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko azaroaren 14an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Iragarkiaren kodea: F2416743