255. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

100/2024 FORU AGINDUA, urriaren 28koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 10eko 183/2009 Foru Agindua; horren bidez onetsi zen "Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrak. Atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena" izeneko 296 eredua.

Abenduaren 26ko 28/1990 Legearen bidez onetsitako Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz, lurralde erkidean indarrean dauden Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren arauak aplikatuko dira Nafarroako Foru Komunitatean.

Martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege-Dekretuaren bidez onetsitako Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginaren 31.5 artikuluan ezartzen denez, atxikitzeko eta konturako diru-sarrerak egiteko betebeharra duten subjektuek konturako sarreren urteko laburpen bat aurkeztu beharko dute, aipatu zergari buruzko Erregelamenduaren 15.2 artikuluan adierazitako edukiarekin (erregelamendu hori uztailaren 30eko 1776/2004 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen).

Nafarroako Foru Komunitatean, urteko laburpen hori aurkeztu behar da Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 10eko 183/2009 Foru Aginduak onetsitako 296 ereduaren bidez.

Zerga administrazioak eredu horretan adierazi beharreko informazioa behar bezala jaso dezan, komeni da erregistratzeko diseinuetan hobekuntza teknikoak eta zuzenketak egitea. Hala, arlo zehatz batzuetako egituran eta definizioan egin dira hobekuntza teknikoak; zehazki, 2 motako erregistroan (Hartzailearen erregistroa) eta 2 motako erregistroaren (Hartzailearen erregistroa) eranskinetan ("Balore negoziagarriak. Zergadunentzako ordainketen zerrenda" eta "Balore negoziagarriak. Ordainketa ziurtagirien zerrenda").

Halaber, zuzentzen da 296 ereduko eranskinaren aldaketan atzemandako akats bat. Aldaketa hori onetsi zen 193, 210 eta 296 ereduak onesten dituzten foru aginduak aldatzen dituen Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren apirilaren 11ko 48/2024 Foru Aginduaren bidez.

Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginaren azken xedapenetako bigarrenak ezartzen duenez, zerga horren aitorpena eta haren konturako ordainketak egiteko ereduak Ogasuneko ministroak onetsiko ditu, eta hark ezarriko ditu, halaber, aurkezteko modua, tokia eta epeak, bai eta modu telematikoan aurkezteko kasuak eta baldintzak ere. Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluari jarraikiz, ulertu behar da gaikuntza hori ematen zaiola Nafarroako Gobernuan zerga arloko eskumena duen departamentuko titularrari.

Foru agindu honen bidez garatutako erregelamendu-ahalaren erabilera bat dator Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129. artikuluan xedatutako erregulazio onaren printzipioekin. Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2009 Foru Legearen 129. artikuluan ezarritako printzipio hauek betetzen dira: premia eta eraginkortasuna, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna, sinpletasun eta efizientzia, eta irisgarritasuna.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Aldatzea Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 10eko 183/2009 Foru Agindua, zeinaren bidez onesten baita "Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrak. Atxikipenen eta konturako sarreren urteko aitorpena" 296 eredua.

Hala, 183/2009 Foru Aginduaren eranskinean jasotako diseinu logikoetan honako aldaketa hauek egin dira:

Bat.–Diseinua aldatzen da 2 MOTAKO ERREGISTROAREN (Hartzailearen erregistroa) C letran; zehazki, 18 eta 26 bitarteko idazguneetan:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

"18-26

Alfazenbakizkoa

HARTZAILEAREN IFZa. Hartzaileak Espainian emandako IFZa badu, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau erkideak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia arautzen duen uztailaren 31ko 182/1990 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz, IFZa adieraziko da.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

Hala ere, nahitaezkoa izanen da IFZa adieraztea hartzailea lekualdatutako langileei aplikatzen zaien araubide bereziko pertsona fisikoen errentaren gaineko Zergaren zergaduna bada (PFEZ), zeina aipatzen baita PFEZaren Foru Legearen testu bategineko 52 ter artikuluan (2. motako erregistroaren 102-103. idazguneko 07 gakoa) edo BITARTEKARI JASOTZAILEA eremuan (2. motako erregistroaren 134. idazgunea) 1. balorea badago "Espainian helbidea, egoitza edo ordezkaritza duen bitartekaria"."

Bi.–Diseinua aldatzen da 2 MOTAKO ERREGISTROAREN (Hartzailearen erregistroa) C letran; zehazki, 170 idazgunearen arloan.

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

"170

Alfabetikoa

ORDAINTZEKO. Bakar-bakarrik "GAKOA" eremuan (100-101 idazguneak, 2. motako erregistroan) "1" edo "2" balioak adierazi badira. Eremu honetan "X" adieraziko da zerga ekitaldian sortutako hartutakoen kasuan, aitortzaileak haien ordainketak ekitaldi horretan egin ez baditu titularrak kobratzera aurkeztu ez direlako. Eremu honetan "X" jartzen den guztietan, hartzaile beraren gainerako eremuak (erregistroa) honela beteko dira:

HARTZAILEAREN IFZa:

999 999 999

Legezko ordezkariaren IFZa

999 999 999

F/J:

Ez du edukirik.

HARTZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA, SOZIETATE-IZENA EDO IZENDAPENA:

Ordaintzeko dauden baloreak.

ERREGISTRO IDENTIFIKATZAILEA EDO ORDENAREN ZENBAKIA:

Dagokiona.

BITARTEKARI-JASOTZAILEAREN BIC KODEA:

Ez du edukirik.

SORRARAZPEN DATA:

Dagokiona.

IZAERA:

Dagokiona.

GAKOA:

Dagokiona.

AZPIGAKOA:

Dagokiona.

ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN OINARRIA:

Dagokiona.

ATXIKIPENAREN %:

Dagokiona.

ATXIKIPENAK ETA KONTURAKO SARRERAK:

Dagozkionak.

BITARTEKARI JASOTZAILEA:

Ez du edukirik.

KODEA:

Dagokiona.

JAULKITZAILEAREN KODEA:

Dagokiona.

ORDAINKETAREN AITORTZAILEA:

Dagokiona.

KODE MOTA:

Dagokiona.

BALOREEN KONTUAREN KODEA:

Dagokiona.

SORTZAPENAREN ZERGA-EKITALDIA:

Ez du edukirik.

MAILEGUAREN HASIERAKO EGUNA:

Dagokiona.

MAILEGUAREN MUGA-EGUNA:

Dagokiona.

MAILEGU-EMAILEARENTZAKO ORDAINKETA:

Dagokiona.

KONPENTSAZIOAK:

Dagokiona.

BERMEAK:

Dagokiona.

HARTZAILEAREN HELBIDEA:

Ez du edukirik.

KONTURA EGINDAKO DIRU-SARRERA JASANARAZIAK:

Dagozkionak.

AURREKO ORDAINTZAILEAREN IFZa:

Dagokiona.

ATXIKIPENEN PROZEDURA BEREZIA:

Dagokiona.

MERKATU GAKOA:

Dagokiona.

HARTZAILEAREN LEI KODEA:

Ez du edukirik.

IFZa EGOITZA FISKALAREN HERRIALDEAN:

Ez du edukirik.

JAIOTEGUNA:

Ez du edukirik.

JAIOLEKUA:

Ez du edukirik.

HARTZAILEAREN EGOITZA FISKALA DAGOEN HERRIALDEA EDO LURRALDEA:

Ez du edukirik.

Hartzaileari buruzko datuen informazioa ordaintzeko dauden etekinak edo errentak hartzaileari ordaintzen zaizkion zerga ekitaldi bereko aitorpenean sartuko da. Horrelakoetan, etekinak edo errentak ordaintzen diren ekitaldiko aitorpenean, "SORTZAPENAREN EKITALDIA" eremuan etekin edo errenta horiek sortu ziren ekitaldiko lau zifrak adieraziko dira, nahiz eta ordaintzeko egon titularrak kobratzera aurkeztu ez zirelako".

Hiru.–Diseinua aldatzen da 2 motako erregistroaren (Balore negoziagarriak. Zergadunentzako ordainketen zerrenda) D.2 apartatuan; zehazki, 417 eta 499 bitarteko idazguneetan:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

"417-429

Zenbakizkoa

210 EREDUAREN FROGAGIRI ZENBAKIA. Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Nahitaezko eremua.

Sortzapen data eta ISIN kode horiei dagokien zergadunaren itzulketa eskaeradun 210 ereduko autolikidazioaren frogagiriaren zenbakia jarriko da.

210 ereduko autolikidazioa egin bazen sortzapen data ezberdinetako zenbait errenta biltzen dituen "urte elkarketarekin", frogagiriaren zenbakia berbera izanen da sortzapen data ezberdinen erregistroetan.

430-432

-------

ZURIUNEAK

433-452

Alfazenbakizkoa

IFZa ZERGADUNAREN EGOITZA FISKALAREN HERRIALDEAN. Zergadunak identifikazio fiskaleko zenbaki bat esleitua baldin badu bizi den herrialde edo lurraldean, laukitxo honetan huraxe jarriko da.

453-460

Zenbakizkoa

ZERGADUNAREN JAIOTEGUNA. "Balore negoziagarriak. Zergadunentzako ordainketen zerrenda" eranskineko 2. erregistro motaren 105. idazgunean, "ZERGADUNAREN IZAERA GAKOA" eremuan, F jartzen denean, zergadunaren jaioteguna adieraziko da. Egunari dagozkion bi digituak (01etik 31ra), hilabeteko biak (01etik 12ra) eta urteko laurak adieraziko dira, EEHHUUUU formatuarekin.

453-454

EGUNA. Zenbakizkoa. Bi idazgunekoa.

455-456

HILABETEA Zenbakizkoa. Bi idazgunekoa.

457-460

URTEA. Zenbakizkoa. Lau idazgunekoa.

461-497

Alfazenbakizkoa

ZERGADUNAREN JAIOLEKUA. "Balore negoziagarriak. Zergadunentzako ordainketa zerrenda" eranskineko 2. erregistro motaren 105. idazgunean, "ZERGADUNAREN IZAERA GAKOA" eremuan, F jartzen denean, zergadunaren jaiolekua adieraziko da.

Eremu hau bitan banatzen da:

496-497 HERRIALDE KODEA: Eremu alfabetikoa, 2 idazgunekoa. Zergadunaren jaiolekuari dagokion herrialde edo lurralde kodea jarri behar da, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak azaroaren 24an emandako 208/2008 Foru Aginduaren III. eranskinean azaltzen diren herrialdeen edo lurraldeen gakoekin bat.

461-495

HERRIA. 35 idazgune. jaiolekuari dagokion udalerria eta, hala behar bada, probintzia, eskualdea edo departamendua adierazi behar dira.

496-497

HERRIALDEAREN KODEA. Eremu alfabetikoa, 2 idazgunekoa. Zergadunaren jaiolekuari dagokion herrialde edo lurralde kodea jarri behar da, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak azaroaren 24an emandako 208/2008 Foru Aginduaren III. eranskinean azaltzen diren herrialdeen edo lurraldeen gakoekin bat.

498-499

Alfabetikoa

ZERGADUNAREN EGOITZA FISKALA DAGOEN HERRIALDEA EDO LURRALDEA. Zergadunaren egoitza fiskalari dagokion herrialde edo lurralde kodea jarri behar da, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak azaroaren 24an emandako 208/2008 Foru Aginduaren III. eranskinean azaltzen diren herrialdeen edo lurraldeen gakoekin bat.

Lau.–Diseinua aldatzen da 2 motako erregistroaren (Balore negoziagarriak. Ordainketa ziurtagiriak) D.3 apartatuan; zehazki, 417 eta 499 bitarteko idazguneetan:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

"217-233

Zenbakizkoa

BALORE KONTUKO TITULU KOPURUA. ISIN horri eta balore edo zaintza kontuko ordainketa egun horri dagozkion tituluen kopuru osoa.

Bi eremutan zatitzen da:

217-227

Titulu kopuruaren zati osoa. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

228-233

TItulu kopuruaren zati dezimala. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

234-250

Zenbakizkoa

ZERGADUNAREN TITULU KOPURUA. Zergadunari dagozkion titulu kopurua FROGAGIRIAREN BALIO KONTUAREN KODEA eremuan identifikatutako balio edo zaintza kontuan, "Balore negoziagarriak. Zergadunentzako ordainketen zerrenda" ("B" orri mota) eranskineko 2. erregistro motaren 137-156. idazguneetan, FROGAGIRIKO ISIN KODE horri buruzkoak, errenta jasotzeko eskubidea duten "Balore negoziagarriak. Zergadunentzako ordainketen zerrenda" ("B" orri mota) eranskineko 2. erregistro motaren 125-136. idazguneetakoari.

Bi eremutan zatitzen da:

234-244

Titulu kopuruaren zati osoa. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

245-250

TItulu kopuruaren zati dezimala. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

251-258

Zenbakizkoa

ORDAINKETAREN DATA. Errenta ordaintzeko data jarriko da, ISIN horri eta balore kontu horri dagozkionak. Zenbakizko eremua, 8 idazgunekoa. Nahitaezko eremua.

Azpiatal hauek ditu:

251-252

EGUNA. Zenbakizkoa. Bi idazgunekoa.

253-254

HILABETEA Zenbakizkoa. Bi idazgunekoa.

255-258

URTEA. Zenbakizkoa. Lau idazgunekoa.

259-271

Zenbakizkoa

FROGAGIRIAREN ERRENTAREN ZENBATEKO GORDINA. Ordainketa frogagiriak aipatzen duen zergadunari dagokion errentaren zenbateko gordina jarriko da. Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa.

Eremu hau bitan banatzen da:

259-269

OSOA. Zenbakizkoa. Osoko zatia: Zenbateko gordinaren osoko zatia jarriko da (ez badu, zeroak jarri).

270-271

DEZIMALA. Zenbakizkoa. Zati dezimala. Zenbateko gordinaren zati dezimala jarriko da (ez badu, zeroak jarri).

272-284

Zenbakizkoa

ZIURTAGIRIAREN ATXIKIPENA. Ordainketa frogagiriak aipatzen duen zergadunari dagokion atxikipenaren zenbatekoa jarriko da. Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa.

Eremu hau bitan banatzen da:

272-282

OSOA. Zenbakizkoa. Zati osoa. Atxikipenaren osoko zenbakien zatia adieraziko da (ez badu, zeroak jarri).

283-284

DEZIMALA. Zenbakizkoa. Zati dezimala. Atxikipenaren zati dezimala adieraziko da (ez badu, zeroak jarri).

285-288

Zenbakizkoa

FROGAGIRIAREN ATXIKIPEN PORTZENTAJEA. Ordainketa frogagiriak aipatzen duen zergadunari dagokion atxikipen portzentajea jarriko da. Zenbakizko eremua, 4 idazgunekoa.

Eremu hau bitan banatzen da:

285-286

OSOA. Zenbakizkoa. Zati osoa. Portzentajearen osoko zatia jarriko da (ez badu, zeroak jarri).

287-288

DEZIMALA. Zenbakizkoa. Zati dezimala. Portzentajearen zati dezimala jarriko da (ez badu, zeroak jarri).

289-301

Zenbakizkoa

210 EREDUAREN FROGAGIRI ZENBAKIA. Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Nahitaezko eremua.

Sortzapen data eta ISIN kode horiei dagokien zergadunaren itzulketa eskaeradun 210 ereduko autolikidazioaren frogagiriaren zenbakia jarriko da.

210 ereduko autolikidazioa egin bazen sortzapen data ezberdinetako zenbait errenta biltzen dituen "urte elkarketarekin", frogagiriaren zenbakia berbera izanen da sortzapen data ezberdinen erregistroetan.

"Balore negoziagarriak. Zergadunentzako ordainketen zerrenda" (‘A’ orri mota) eranskineko 417-429. idazguneetako 210 EREDUAREN FROGAGIRI ZENBAKIA eremuko eduki berberarekin beteko da.

302-309

Zenbakizkoa

210 EREDUA AURKEZTEKO EPEA. Zenbakizko eremua, 8 idazgunekoa. Nahitaezko eremua.

Azpiatal hauek ditu:

302-303

EGUNA. Zenbakizkoa. Bi idazgunekoa.

304-305

HILABETEA Zenbakizkoa. Bi idazgunekoa.

306-309

URTEA. Zenbakizkoa. Lau idazgunekoa.

310-499

------------

ZURIUNEAK"

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta lehenbiziko aldiz aplikatzen ahalko da 2024. urteari dagozkion aitorpen informatiboetan, zeinak 2025eko ekitaldian aurkeztuko baitira.

Iruñean, 2024ko urriaren 28an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2415672