2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Aldaketa ordenantza fiskalean, ibilgailu elektrikoetarako hobaria sartzeko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan
Espedientea: 4922-2024.
Uharteko Udalak, 2024ko azaroaren 28an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat ordenantza fiskalean, ibilgailu elektrikoetarako hobaria sartzeko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan. Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Uharten, 2024ko azaroaren 29an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2417573