171. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 22a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2831/2024 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko turismoko enpresa eta jardueretako teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko.

2886/2024 EBAZPENA, abuztuaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez administrazio espediente bat igortzen baita, 169/2024 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira. Errekurtso hori Julio García Aguarón jaunak jarri zuen, José Luis Fernández Ruiz jaunaren izenean eta hura ordezkatuz.

2887/2024 EBAZPENA, abuztuaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez administrazio espediente bat igortzen baita, 137/2024 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira. Errekurtso hori Itziar Cambra Compains andreak jarri zuen, Juana Martínez Soler andrearen izenean eta hura ordezkatuz.

2969/2024 EBAZPENA, abuztuaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako euskara teknikarien hamaika lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

26/2024 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariak emana, zeinaren bidez dei egiten baita aldi baterako eta zerbitzu-eginkizunetan bete dadin bulegoko lanpostuen zerrendako 3 zenbakiko lanpostua, hezitzaile-aholkulariarena.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze-deia, honako ebazpen honen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei: 116/2024 Ebazpena, maiatzaren 6koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, argitara ematen dituena lekualdatze-lehiaketaren deialdian esleitutako destinoak. Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 6ko 269/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi hori.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

132E/2024 FORU AGINDUA, abuztuaren 2koa, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak emana, esku-hartze globaleko proiektua onesten duena Corellako hamar jabeen erkidegorentzat (Tafalla kaleko esparrua, PIG 85).

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

559/2024 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiak emana, akatsa zuzentzen duena honako ebazpen honetan: "488/2024 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez 2.700.000 euro gehitzen zaizkion etxebizitzetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko dirulaguntzen 2023ko deialdiaren gastu baimenduari ("SEM-Etxebizitzak 2023"). DDBN identifikazioa: 663009".

140E/2024 EBAZPENA, uztailaren 23koa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako toki-erakundeei (udal eta kontzejuei) 0 eta 3 urte arteko haur-hezkuntzako ikastetxeetan obrak egiteko dirulaguntzak emateko deialdia, zeina onetsi baitzen Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak abenduaren 29an emandako 204E/2023 Ebazpenaren bidez.

367/2024 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako 20.000 biztanletik beherako toki erakundeetan uraren hiri-zikloa digitalizatzeko dirulaguntzen deialdia ebazten duena. Deialdi hori Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak (NextGeneration UE) finantzatzen du, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. DDBN identifikazioa: 738756.

382/2024 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren uztailaren 4ko 367/2024 Ebazpenean atzemandako akatsak. Foru agindu horren bidez ebazten da Nafarroako 20.000 biztanletik beherako toki erakundeetan uraren hiri-zikloa digitalizatzeko dirulaguntzen deialdia, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak (NextGeneration UE) finantzatzen duena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

401/2024 EBAZPENA abuztuaren 8koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendari Nagusiak emana, 2024ko ekitaldiko transferentzia arrunten bidez toki entitateek Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsagatik Nafarroako udalei eta kontzejuei dagozkien behin betiko zenbatekoak onartzen dituena.

121E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiak emana, onesten duena "Ikerketarako eta ezagutzaren zabalkunderako enpresek eta erakundeek doktoregaien kontratuak luzatzeko laguntzak" izeneko dirulaguntzaren 2024ko deialdia. DDBN identifikazioa: 778951".

540/2024 EBAZPENA, uztailaren 30ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, deialdi bat onesten duena, 2024. urterako, behi-aziendako abereen gaixotasunek eragindako kalteak ordaintzeko laguntzak emateko, abeltzaintzako saneamendu kanpainen esparruan. DDBN identifikazioa: 778427.

1.7. BESTELAKOAK

79/2024 FORU AGINDUA, abuztuaren 12koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez ezeztatzen baita TARGOBANK SAU gordailu-erakundeak Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketa kudeatzeko erakunde laguntzaile izateko aitorpena.

284/2024 EBAZPENA, ekainaren 26koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira eskola jantokien zerbitzua emateko jarraibideak eta 2024-2025 ikasturterako tarifak eta kuotak, eta jendaurrean jartzen baita jantoki baimenduen zerrenda.

312/2024 EBAZPENA, uztailaren 26koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, onesten dituena Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol-irakaskuntzak ikastetxe publikoetan eginen dituzten ikasleak onartzeko prozedura arautzeko oinarriak, 2024-2025 ikasturterako, iraupen-eskian.

315/2024 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez jarraibide batzuk onesten baitira "Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionalaren eta Nafarroako Dantza Eskolaren antolaketa eta jarduna arautzeko 2024-2025 ikasturtean.

316/2024 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira 2024-2025 ikasturtean Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren antolaketa eta jarduna arautuko dituzten jarraibideak eta Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruari egokitzeko arauak.

22/2024 EBAZPENA, uztailaren 15ekoa, Garraioen Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzeko gaitasun profesionalaren agiria lortzeko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda. Probak 2024ko ekainaren 21ean egin ziren.

79/2024 EBAZPENA, ekainaren 10ekoa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiak emana, zeinaren bidez okupatu aurreko aktak egiten baitira proiektu honetan: "Nueva Lodosa 66/13,8 kV-eko banaketarako transformazio azpiestazioa, Lodosako udal mugartean".

95/2024 EBAZPENA, uztailaren 15ekoa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, eraikitzeko administrazio-baimena ematen da Corella, Cintruénigo, Tutera eta Castejongo udal mugarteetan energia elektrikoa ekoizteko 46,87 MW-eko "Cierzo II" eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta haren ebakuazio azpiegituretarako, eta instalazio horrek onura publikoa (1. fasea) duela zehazki deklaratzen da.

322E/2024 EBAZPENA, uztailaren 23koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita edari freskagarriak egiten dituen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioa Martzillako udal-mugartean dago, eta haren titularra Refresco Iberia SAU da.

329E/2024 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez eguneratzen baita transformatu metalikoen instalazio bati emandako ingurumen baimen bateratua. Instalazioa Azkoiengo udal-mugartean dago, eta haren titularra Tafame SAU da.

330E/2024 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez eguneratzen baita hondakin-urak arazteko estazio baten ingurumen baimen bateratua; horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioa Lodosako udal-mugartean dago, eta haren titularra Nafarroako Toki Azpiegiturak SA da.

332E/2024 EBAZPENA, uztailaren 31koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita ibilgailu motordunentzako beste osagai, pieza eta osagarri batzuk fabrikatzeko instalazioaren ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Instalazioa Tuterako udal-mugartean dago, eta haren titularra Plastic Omnium Equipamientos Exteriores SA Sociedad Unipersonal da.

333E/2024 EBAZPENA, uztailaren 31koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez eguneratzen baita haragia ekoizteko oilaskoak gizentzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratua. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioa Cortesko udal-mugartean dago, eta haren titularra Avícola de Cortes SL da.

336E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 1ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizten baita ezen oilaskoak gizentzeko hegazti-instalazio bat aldatzeko proiektua, helburua duena biltegi eta simaurtegi gisa erabiltzeko eraikin berri bat egitea, aldaketa ez-funtsezko eta ez-nabarmen bat dela. Instalazioa Deierriko udal-mugartean dago, eta haren titularra Sainz Ruiz SL da.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ofita ustiatzen duen "Eltzaburu" meategia handitzeko proiektua, Ultzamako udal-mugartean.

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Los Arcosko udal-mugarteko "Los Arcos 2" harrobian legarra erauzteko meatze-ustiategiaren proiektuari buruzkoa.

BAIMENA, El Quinta 2895 meategia ustiatzeko proiektua handitzeko, Esteribarko udal-mugarteko Rafael Sur sektorean.

JENDAURREKO INFORMAZIOA: autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaikoa, Buñuelgo udal-mugartean. Instalazioaren titularra Sofidel Spain SLU da. Espedientearen kodea: 5677-CE.

HIRUGARREN JENDAURREKO INFORMAZIOA: "Cabeza Royo" eguzki-instalazio fotovoltaikoa, Murchanteko eta Tuterako udal-mugarteetan. Espedientearen kodea: 5236-CE.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BUÑUEL

Lan publikoaren eskaintza 2024rako

PAMPLONA

Deialdia, udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzailearen 9 lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, epaimahaiaren osaera eta azterketaren tokia eta data

UXUE

2024rako lan publikoaren eskaintza

ALESBES

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin, lan-kontratudun finkoen araubidean, arkitekto teknikoaren lanpostu bat

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, honako deialdi honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin prozesu-ingeniariaren plaza bat

QUEILES IBARRA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko familia-langilearen lanpostu bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 45. lurzatian. Jendaurrean jartzea

ABERIN

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

ARELLANO

Jarduera-lizentziaren eskaera. Nekazaritzako biltegia

BAKAIKU

Baso-aprobetxamenduen enkante publikoa

BAZTAN

Baztango guraso elkarteek 2024. urtean eginen dituzten kultur jardueretarako dirulaguntzak

Baztango elkarteek 2024. urtean eginen dituzten kultur jardueretako dirulaguntzak arautzen dituen deialdia. Laburpena

Kirol-jarduerak garatzeko dirulaguntzen deialdia 2024rako. Laburpena

Jarduera lizentziaren eskaera. Gasnategia

BEINTZA-LABAIEN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Kulturarako eta erabilera anitzetarako lokala

BERRIOBEITI

Jarduera-lizentzia ematea. Aroztegi metalikoa handitzea

BURLATA

2024an arte eta kultura jarduerak egiteko kultura erakundeekin lankidetzan aritzeko laguntzak. Laburpena

OLTZA ZENDEA

Genero-berdintasunerako I. Plana, 2024-2028

DEIKAZTELU

Balorazio txostena jendaurrean jartzea. Akats zuzenketa

EULATE

AR-I1 urbanizatzeko proiektua. Jendaurrean jartzea

GENEVILLA

Aldaketa, Udaleko ur-hargunearen eta 1. poligonoko 525. lurzatian instalatutako mahuken erabilera eta horiek erabiltzeagatiko prezio publikoak arautzen dituen erregelamenduan. Hasierako onespena

GIRGILLAOKO KONTZEJUA

Ordenantza, Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubideak eta tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

IRURTZUN

Eskolako lokalak eta instalazioak erabiltzea arautzen duen ordenantza fiskalaren eta Udalaren makinak, ibilgailuak, lanabesak eta bestelakoak uzteagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa. Behin betiko onespena

LEOTZ

Laguntza ekonomikoak garraiorako 2024an. Laburpena

LESAKA

Aldaketa, Bide publikoan terrazak eta ostalaritzari zein merkataritzari loturiko beste elementu batzuk paratzeari buruzko ordenantzan. Behin betiko onespena

LODOSA

Alkatetza eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

LOS ARCOS

Ordenantza, Udalaren titulartasuneko kirol-instalazioak erabiltzeko arauei buruzkoa. Behin betiko onespena

IRUÑA

Turismo arloko elkarteei laguntzak emateko deialdia, 2023-2024an turismoa sustatzeko eta dinamizatzeko jarduerak egin ditzaten. Laburpena

Deialdia, dirulaguntzak emateko, norgehiagokako araubidean, 2023-2024 denboraldian 6 urtetik gorakoen kirol ofizial amateurrari. Laburpena

Jarduera-lizentziaren eskaera. Altzariak eta osagarriak

Jarduera-lizentziaren eskaera. Hostala

AZKOIEN

Jarduera-lizentzia ematea. Metalezko gai eraldatuak

PIEDRAMILLERA

Ordenantza, uraren erabilera arautzen duena produktu fitosanitarioetarako. Behin betiko onespena

TAFALLA

Alkatetza eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

VIANA

Laguntza ekonomikoak, ikastetxeetan jateko, 2024-2025 ikasturterako. Laburpena

ESA

Ordenantza, arautzen dituena hilerriaren erabilera eta tasa. Behin betiko onespena

ZIZUR NAGUSIA

Autoenplegua sustatzeko eta laguntzeko dirulaguntzen 2024ko deialdia. Inicia proiektua 2024. Laburpena

2024an langabeen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdiaren laburpena

ZUBIETA

Mendiko pisten eta bideen erabilera arautzen duen ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena.

ZARRAKAZTELU ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Nuestra Señora del Rosario zahar etxearen estatutuak. Behin betiko onespena