2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EULATE
AR-I1 urbanizatzeko proiektua. Jendaurrean jartzea
Alkatearen abuztuaren 6ko Ebazpenaren bidez hasiera batez onetsi zen Eulateko AR-I1 urbanizatzeko proiektua, Eulateko Udalak sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, eta Udalaren iragarki-taulan ere argitaratuko da; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134.5 eta 74.b) artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Epe horretan alegaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat emanen da, bidezkoa bada.
Eulaten, 2024ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Beñat Ruiz de Larramendi López.
Iragarkiaren kodea: L2411903