2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PIEDRAMILLERA
Ordenantza, uraren erabilera arautzen duena produktu fitosanitarioetarako. Behin betiko onespena
Piedramillerako Udalak, 2024ko maiatzaren 16an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, arautzen duena uraren erabilera produktu fitosanitarioen arloan. Onespenaren erabakia 2024ko 135. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 2an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, aipatu ordenantza behin betiko onesten da eta agintzen da osorik argitaratzeko, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.
Piedramilleran, 2024ko abuztuaren 2an.–Alkatea, María Inés Acedo Acedo.
UDAL ORDENANTZA, INSTALATUTAKO UR-HARGUNEAREN ERABILERA ARAUTZEN DUENA PRODUKTU FITOSANITARIOETARAKO
Udalbatzak onetsia honako egun honetan: 2024ko maiatzaren 16an.
ZIOEN AZALPENA
Udal ordenantza honek (Nekazariek produktu fitosanitarioak erabiltzeko instalatutako ur-hargunearen erabilerari buruzko udal ordenantza) udal-eskumenaren barruan, honako hau arautzen du: nekazariek ur-hargune hori soilik erabiltzea eta haren erabilera bakarra eta esklusiboa produktu fitosanitarioen arlorako izatea.
I. TITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua. Xedea.
Ordenantza honen xedea da argi eta garbi definitzea nork erabil dezakeen eta zein helbururekin.
Nekazariei behar bezalako ur-hargune zerbitzua emateko beharretik sortu zen instalazio hori.
2. artikulua. Aplikagarritasuna.
Ordenantza hau Piedramillerako udal-mugarteko nekazari guztiei aplikatuko zaie.
3. artikulua. Ez-betetzea.
Aurreko artikuluak ez betetzeak eta instalatua izan den helbururako ez den beste zerbaitetarako erabiltzeak, ondorio gisa izanen du agintari eskudunaren aurrean zehatua izatea.
Iragarkiaren kodea: L2411779