171. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UXUE

2024rako lan publikoaren eskaintza

Uxueko Udalak, 2024ko abuztuaren 1ean, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Uxueko Udalaren 2024ko plantilla organikoa.

Ikusirik aipatutako plantilla organikoan hutsik ageri dela zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza, eta ezinbestekotzat jotzen denez hura betetzea ekitaldi honetan, udal-zerbitzuek behar bezala funtzionatu dezaten.

ERABAKI DA:

Lehenik.–Onestea udal honen 2024ko lan publikoaren eskaintza, eta honako lanpostu hau sartzea: zerbitzu anitzetako enplegatua, D taldekoa.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Udalaren iragarki-taulan, egoitza elektronikoan eta web-orrian, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere.

Hirugarrena.–Eskainitako plazarako deialdia egitea, ahalik eta lasterren exekutatzeko lan publikoaren eskaintza hau.

Uxuen, 2024ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.

Iragarkiaren kodea: L2411870