171. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BUÑUEL

Lan publikoaren eskaintza 2024rako

Buñuelgo Udaleko Gobernu Batzarrak 2024ko abuztuaren 2an erabaki zuen jarraian ageri den lan publikoaren eskaintza onestea, 2024ko ekitaldirako.

Behin osoko bilkuran onetsirik Buñuelgo Udalaren 2024. ekitaldirako aurrekontuak eta plantilla organikoa.

Alkateari dagokio enplegu publikoaren eskaintza onestea, jarraikiz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.g) artikuluari (Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea), eta Gobernu Batzarrari ematen zaio eskuordetza, gora jotzeko 204/2023 errekurtsoan (uztailaren 17koa), jarraikiz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluari (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

Urteko lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da, jarraikiz ekainaren 5eko 133/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Horiek horrela,

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Onestea Buñuelgo Udalaren lan publikoaren eskaintza 2024rako, xehetasun hauen arabera:

–Zerbitzu anitzetako plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa eta D mailakoa. Plantilla organikoan 17 zenbakia dauka, eta oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa da.

–Zerbitzu anitzetako plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa eta D mailakoa. Plantilla organikoan 18 zenbakia dauka, eta oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa da.

Bigarrena.–Akordio hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Buñuelgo Udalaren egoitza elektronikoan (bunuel.es) eta iragarki-taulan.

Hirugarrena.–Akordio honen berri ematea Udalbatzari, hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Akordio honen aurka, bukaera ematen baitio administrazio bideari, errekurtso hauek aurkez daitezke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

Buñuelen, 2024ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Enrique Villafranca Uriel.

Iragarkiaren kodea: L2411787