171. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

559/2024 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiak emana, akatsa zuzentzen duena honako ebazpen honetan: "488/2024 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez 2.700.000 euro gehitzen zaizkion etxebizitzetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko dirulaguntzen 2023ko deialdiaren gastu baimenduari ("SEM-Etxebizitzak 2023"). DDBN identifikazioa: 663009".

Etxebizitzako zuzendari nagusiaren ekainaren 27ko 488/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi zen 2.700.000 euro gehitzea etxebizitzetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko dirulaguntzen 2023ko deialdiaren gastu baimenduari ("SEM-Etxebizitzak 2023"). DDBN: 663009 (2024ko 153. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 29koa).

Akats bat atzeman da aipatu ebazpenaren xedapen zatian; beraz, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin, zuzendu egin behar da.

Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 241/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako ebazpen honetan atzemandako akatsa zuzentzea: "488/2024 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez 2.700.000 euro gehitzen zaizkion etxebizitzetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko dirulaguntzen 2023ko deialdiaren gastu baimenduari ("SEM-Etxebizitzak 2023"). DDBN: 663009". Honako hau da aldaketa:

–Xedapen zatiaren 1. apartatuan, honako hau dioen tokian:

"1. 2.700.000 euroko gastu gehigarria baimentzea, 2025eko gastu-aurrekontuko "SEM-Birgaitze babesturako Europako funtsen dirulaguntzak" izeneko 320000-32100-7800-261405 (PEP E-21/000433-01 elementua) partidaren kargura, 663009 DDBN-kodea duen deialdi honetarako: etxebizitzetan birgaitze energetikorako jarduketak egiteko dirulaguntzen 2023ko deialdia, "SEM-Etxebizitzak 2023" programa".

Honako hau behar du:

"Lehenengoa. 2.700.000 euroko gastu gehigarria baimentzea, 2024ko gastu-aurrekontuko "SEM-Birgaitze babesturako Europako funtsen dirulaguntzak" izeneko 320000-32100-7800-261405 (PEP E-21/000433-01 elementua) partidaren kargura, 663009 DDBN-kodea duen deialdi honetarako: etxebizitzetan birgaitze energetikorako jarduketak egiteko dirulaguntzen 2023ko deialdia, "SEM-Etxebizitzak 2023" programa".

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalera, Etxebizitza Zerbitzura eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusian dagoen kontu-hartzailetza delegatura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 2an.–Etxebizitza Zerbitzuko zuzendaria, Javier Etayo Lezáun (kanpoan baita Etxebizitzako zuzendari nagusia; Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariaren irailaren 11ko 3E/2023 Foru Agindua).

Iragarkiaren kodea: F2411741