171. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Baso-aprobetxamenduen enkante publikoa

Bakaikuko Udalak, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 17ko 93/2024 Ebazpenaren bidez (ebazpen horren bidez, 2024-2025 urteetarako Ustiapenen eta Hobekuntzen Bi Urteko Plana onetsi zen, Bakaikuko Udalaren herri-mendiari dagokiona), gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, baso-aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

–Lote bakarra (pago egurra eta egur eta pago enborra). Guztira 1672 zuhaitz izanen dira, 815,3 m³ pago egur eta 1742,1 m³ egur enbor txiki.

  • Hasierako prezioa: 58.744,82 euro (BEZik gabe).
  • Behin-behineko fidantza: Kontratuaren balio zenbatetsiaren %2.
  • Baldintza agiria interesdunen eskura dago, udaletxeko bulegoetan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian.
  • Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 229.6 artikuluari jarraituz, enkantearen behin-behineko adjudikazioaren emaitzak seiren bat hobetzeko epea iragan beharko du.

Enkantean parte hartzeko proposamenak gutun-azal itxian aurkeztuko dira, Bakaikuko Udalaren bulegoetan (Santio plaza 1) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 16.4 artikuluan adierazitako tokietako batean. Proposamenak 20 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, iragarki hau Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratu eta biharamunetik hasita, azkeneko eguneko 14:00ak baino lehenago.

Bakaikuko Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko da proposamenak zer toki, egun eta ordutan irekiko diren.

Bakaikun, 2024ko uztailaren 22an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2411995