1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
332E/2024 EBAZPENA, uztailaren 31koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita ibilgailu motordunentzako beste osagai, pieza eta osagarri batzuk fabrikatzeko instalazioaren ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Instalazioa Tuterako udal-mugartean dago, eta haren titularra Plastic Omnium Equipamientos Exteriores SA Sociedad Unipersonal da.
Instalazioak badu ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren azaroaren 6ko 2132/2007 Ebazpenaren bidez emana, gero eguneratua Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren urriaren 6ko 442E/2014 Ebazpenaren bidez, eta ondoren honako hauen bidez aldatua: Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 28ko 421E/2015 Ebazpena, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 9ko 376E/2016 Ebazpena eta Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 6ko 177E/2021 Ebazpena.
2024ko maiatzaren 24an, titularrak eskatu zuen ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak aldatzea, zehazki, ingurumen baimen integratuaren III. eranskinean, sortzen diren hondakinen zerrendan, beste hondakin batzuk sartzeko, ekoizpen prozesuari eta zerbitzu orokorrei dagozkienak.
Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak aztertu du aurkeztutako eskaera, eta balorazio hau egin:
EHZ KODEA | DESKRIBAPENA | BALORAZIOA |
12 01 12 | Argizari eta koipe erabiliak | Onartzen da hondakinen zerrendan sartzea |
12 03 01* | Garbiketako likido urtsuak | Ez da onartu hondakinen zerrendan sartzea, zerrendan sartuta dagoelako jada |
16 02 14 | Bazter utzitako ekipoak, 16 02 09tik 16 02 13ra arteko kodeetan zehaztutakoak ez direnak | Onartzen da hondakinen zerrendan sartzea |
17 04 05 | Burdina eta altzairua: TXATARRA | Onartzen da hondakinen zerrendan sartzea |
19 12 02 | Burdinazko metalak | Ez da onartu hondakinen zerrendan sartzea, ez baitago sortua hondakinak tratatzeko instalazioetan, ez eta hondakin-urak tratatzeko kanpoko instalazioetan edo giza kontsumorako edo industria-kontsumorako ura prestatzeko instalazioetan ere |
Onartutako aldaketek ez dute eragozten instalazioaren funtzionamendu egokia ingurumenari dagokionez, eta bat datoz ingurumen baimen integratuan ezarritako gehieneko isurketa-balioekin eta gainerako eskakizunekin, bai eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin ere.
Bestalde, ingurumeneko baimen bateratuaren III. eranskinetik, hau da, sortutako hondakinen zerrendatik, EHZ 20 03 01 kodea duen hondakina ezabatu eginen da, 20. kapituluko hondakina baita, etxeko hondakinei buruzkoa soilik. Hondakin horiek dagokion toki-erakundearen bidez kudeatu behar dira (kasu honetan, Erriberako Mankomunitatea), eta, beraz, ez dira zerrenda horretan agertu behar.
Kasu honetan, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 35. artikuluan ezarritako inguruabarrak gertatzen direla uste da, eta, ondorioz, bidezkoa da ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak ofizioz aldatzea, artikulu horretan ezarritako administrazio prozedurarekin bat etorriz, eta ez da egokitzat jotzen aldaketa-espediente hau jendaurrean jartzea.
Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamabost egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehendabizikoa.–Onartzea ibilgailu motordunentzako beste osagai, pieza eta osagarri batzuk fabrikatzeko instalazioaren ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa; horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean adierazitako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioa Tuterako udal-mugartean dago, eta titularra Plastic Omnium Equipamientos Exteriores SA Sociedad Unipersonal da.
Bigarrena.–Ebazpen honetan jasotako baldintzak betetzen ez badira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren IV. tituluan jasotako ingurumen-diziplinako neurriak hartuko dira (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategina), eta, subsidiarioki, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen III. tituluan ezarritako zehapen-araubidean jasotakoak, ezertan galarazi gabe legeria sektorialean ezarritakoa, aurrerantzean ere aplikatu beharko baita.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.
Bosgarrena.–Ebazpen hau Plastic Omnium Equipamientos Exteriores SA Sociedad Unipersonal sozietatera eta Tuterako Udalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko uztailaren 31n.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/CentroPublicaciones.html#/CentroPublicaciones.
Iragarkiaren kodea: F2411634