1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
26/2024 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariak emana, zeinaren bidez dei egiten baita aldi baterako eta zerbitzu-eginkizunetan bete dadin bulegoko lanpostuen zerrendako 3 zenbakiko lanpostua, hezitzaile-aholkulariarena.
Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoa sortu zuen maiatzaren 17ko 7/2018 Foru Legeak ezartzen duenez 37. artikuluan, bulego horretako lanpostuak Administrazioetako funtzionarioek edo horretarako hautatutako langileek beteko dituzte, lanpostu bakoitzari esleitutako eginkizunen izaeraren arabera.
Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren Antolaketa eta Jardunaren Erregelamendua onesten duen martxoaren 1eko 14/2023 Foru Dekretuaren 31.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, Bulegoak, aldi baterako, langile funtzionarioak hartzen ahalko ditu zerbitzu-eginkizunetan.
Gaur egun, hutsik eta bete gabe dago bulegoko hezitzaile-aholkulariaren lanpostua, eta hori betetzea premiazkoa da, gaur egun lanpostu batzuk hutsik daudelako eta hainbat salaketa izapidetu beharra dagoelako. Hona hemen lanpostu horren ezaugarriak:
LANPOSTUA | HIZKUNTZAK JAKITEA | SARBIDEA | MAILA | ARAUBIDE JURIDIKOA | N | MAILAKO OSAGARRIA | ESKLUSIBOTASUNEKO OSAGARRIA | BATERAEZINTASUNEKO OSAGARRIA | ZUZENDARITZA-LANPOSTUKO OSAGARRIA | LANPOSTUKO OSAGARRIA | LANALDIAREN LUZAPENEKO OSAGARRIA | ARRISKUKO OSAGARRIA |
PREBENTZIO, EBALUAZIO ETA PRESTAKUNTZA ZERBITZUA |
Hezitzaile-aholkularia | | OL | A | F | 1 | | | 35,00 | | 6,88 | | |
Maiatzaren 17ko 7/2018 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoa sortzekoak, eta martxoaren 1eko 14/2023 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onestekoak, emandako eskumenak betez,
EBAZTEN DUT:
1. Deialdia egitea, horretarako premia dela-eta, administrazio publikoetako funtzionarioek aldi baterako bete dezaten bulego honetako lanpostuen zerrendako 3 zenbakiko lanpostu hutsa, hau da, hezitzaile-aholkulariarena.
2. Onestea bulego honetako lanpostuen zerrendako 3 zenbakiko lanpostu hutsa betetzeko deialdiaren oinarriak, administrazio publikoetako funtzionarioek bete dezaten aldi baterako. Lanpostu hori hezitzaile-aholkulariarena da, eta premiazkoa da hura betetzea.
3. Ebazpen hau eta haren eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da deialdiaren, haren oinarrien, izendatzeko erabakien eta Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariak deialdia dela-eta hartzen dituen gainerako erabakien aurka:
a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2024ko uztailaren 24a.–Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendaria, Edurne Eginoa Antxo.
DEIALDIA, HEZITZAILE-AHOLKULARIAREN LANPOSTUA ALDI BATERAKO ETA ZERBITZU-EGINKIZUNETAN BETETZEKO IZANGAIEN ZERRENDA BAT EGITEKO
Lehenbizikoa.–Deialdia.
Hezitzaile-aholkulariaren lanpostua aldi baterako eta zerbitzu-eginkizunetan betetzeko dei egiten da, honako zeregin hauek gauzatzeko:
a) Prestakuntzarako eta sentsibilizaziorako politikak diseinatzea jarduera irregularren prebentzioan eta jardunbide egokien sustapenean, bai eta politika horiek ebaluatzeko adierazleak egitea ere, bai administrazio publikoentzat eta mendeko erakundeentzat, bai erakunde pribatuentzat.
b) Prestakuntza ekintzak eta sentsibilizazio programak garatzea zintzotasun eta etika publikoaren arloan eta iruzurraren eta ustelkeriaren aurkako prebentzioan eta borrokan.
c) Jardunbide okerren, iruzurraren eta ustelkeriaren aurka borrokatzeko eta prebenitzeko neurrien eraginkortasuna kontrolatu eta ebaluatzea.
d) Bulegoko zuzendariari helaraztea beren eginkizunak hobeki egiteko beharrezkotzat jotzen dituzten proposamenak.
e) Bulegoko zuzendariak esleitutako lana planifikatzea.
f) Bulegoko zuzendariak agintzen ahal dien bestelako zeinahi eginkizun.
Bigarrena.–Baldintza orokorrak eta lanbide-profila.
Deialdi honetan parte hartzen duten pertsonek baldintza hauek bete beharko dituzte onartuak izateko:
–Funtzionarioa izatea, lizentziaduna edo graduduna izatea betebeharra duen lanpostu batean gutxienez bi urteko antzinatasuna duena.
–Jarduneko zerbitzuan egotea zerbitzu-eginkizunak baimentzeko unean.
Hirugarrena.–Parte hartzeko eskabidea eta aurkeztu beharreko agiriak.
Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek eskabide orokorra aurkeztu beharko dute Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren egoitza elektronikoan (www.oana.es), eta eskabide horri honako hauek erantsiko dizkiote: parte hartzeko eskabidea (deialdiaren I. eranskina) eta deialdiaren bederatzigarren oinarriaren arabera parte-hartzaile bakoitzaren merezimenduak baloratzeko egoki iritzitako agiriak.
Izangaiek dokumentazioaren kopia eskaneatuak aurkeztuko dituzte; hala ere, bulegoak edozein unetan eskatzen ahalko ditu parte hartzeko eskabidearekin batera aurkezten den dokumentazioaren jatorrizko agiriak edo fotokopia konpultsatuak.
Gaztelaniara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak eta beste autonomia erkidego bateko hizkuntza ofizial propioan idatzitakoak, euskarazkoak izan ezik. Zinpeko itzultzaileek egin beharko dituzte itzulpen horiek, eta agiriarekin batera aurkeztu beharko dira.
Laugarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko, hamar egun balioduneko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Bosgarrena.–Izangaiak onartzea.
Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, bulegoko administrazioaren, giza baliabideen, kudeaketa ekonomikoaren eta IKTen atalak eskabideak aztertuko ditu. Parte-hartzaileek zuzenketarik egin behar badute, onartuen behin-behineko zerrenda igorriko da, eta 3 egun baliodun izanen dituzte egindako akatsak zuzentzeko, onartuen behin-behineko zerrenda jasotzen denetik aurrera zenbatuta. Ez badago deus zuzentzeko beharrik, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako bulegoko zuzendariak ebazpen bat emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak argitara emateko. Baztertu direnen kasuan, baztertzeko arrazoia zein izan den adieraziko da. Ebazpena bulegoaren web-orrian (www.oana.es) argitaratuko da.
Ondotik, bulegoko administrazioaren, giza baliabideen, kudeaketa ekonomikoaren eta IKTen atalak txostena eginen du parte-hartzaile bakoitzaren merezimenduak baloratuta, eta zuzendariari helaraziko dio.
Azkenik, zuzendariak behin betiko zerrenda argitaratuko du, parte-hartzaile bakoitzaren puntuazioa zehaztuta, eta puntuaziorik handiena duen pertsona izendatuko du. Aipatu ebazpena argitaratuta, interesdun guztiei egin beharreko jakinarazpena egin zaiela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren ondorioetarako.
Interesdunek zerrenda horien aurkako erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, bulegoko administrazioaren, giza baliabideen, kudeaketa ekonomikoaren eta IKTen atalari zuzenduak, Nafarroako Gobernuko erregistro orokor elektronikoaren bidez, zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean.
Epe hori bukaturik, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak argitara emateko. Baztertu direnen kasuan, baztertzeko arrazoia zein izan den adieraziko da.
Aipatu ebazpena argitaratuta, interesdun guztiei egin beharreko jakinarazpena egin zaiela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren ondorioetarako.
Izendapena zerbitzu-eginkizunetan egiteko, bulegoko zuzendariak baimena eskatuko dio izangaia kide den administrazio publikoari. Baimena eman ezean, hurrengo izangaiak proposatuko ditu, puntuazio-ordenari jarraikiz.
Seigarrena.–Zerbitzu-eginkizunen iraupena.
Zerbitzu-eginkizunek urtebeteko iraupena izanen dute; epe hori bi aldi gehiago luzatzen ahal da (bakoitza urtebetekoa gehienez), salbuespenezko kasurik ezean.
Zazpigarrena.–Administrazio egoera.
Zerbitzu-eginkizunetan izendatutako pertsona eginkizunok dirauten denboran egonen da jarduneko zerbitzuko administrazio egoeran, dagokion lanpostuan.
Zortzigarrena.–Argitaratzea.
Zerbitzu-eginkizunetan izendatzeko erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, oinarri hauetan ezarritako administrazio prozedura bukatutakoan.
Bederatzigarrena.–Hautapen sistema.
Parte-hartzaileen puntuazioak batuta eginen da hautapena. Jarraian, irizpide ebaluagarriak eta parte-hartzaileek horietako bakoitzean eskuratzen ahal dituzten puntuazioak adieraziko dira. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako burutuak dauden eta epe horretan aurkezten diren merezimenduak baizik ez dira baloratuko.
Betekizun bat frogatzeko aurkezten den dokumentazioa ez da merezimendu gisa baloratzen ahalko.
a) Merezimendu profesionalak.
Administrazio publikoetan kasuan kasuko deialdia argitaratzen den egunera arte egindako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez 20 punturekin, puntuazio honen arabera:
Gazte eta helduen hezitzaile gisa izandako esperientzia urte bakoitzeko bi puntu emanen dira. Bi urteko esperientzia betekizuna dela kontuan hartuta, bi urtetik goitiko urteak baizik ez dira baloratuko.
Oharrak:
1.–Esperientzia egiaztatzeko, eskabideari erantsiko zaio betetako zerbitzuen ziurtagiria, dagokion administrazio publikoko organo eskudunak emana. Ziurtagiri horretan zehatz-mehatz jasoko dira honako hauek: plantilla organikoaren arabera lanpostuak duen izena; maila, zerbitzuak egin ziren zentro edo unitatea; zerbitzu aldi bakoitzaren hasiera eta bukaera datak, bai eta egokia den beste edozein datu gehigarri ere.
2.–Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaio.
3.–Atal honetako puntuazioa 20 puntu izanen da gehienez ere.
4.–Zerbitzuak baloratuko dira zerbitzu bakoitzaren hasiera egunetik amaierara arte, egindako lanaldiaren ehunekoa edozein dela ere.
5.–Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.
6.–Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietan edo jarduneko zerbitzu bereziko egoeran egon den aldiak benetan bete duen lanpostuan egindako zerbitzuak balira bezala kontatuko dira.
Izangaia zerbitzu berezietan egon bada beste arrazoi batzuengatik, edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatzeko, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.
7.–Aurreko azpiataletan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Halakoetan, kasu bakoitzean handiena den puntuazioa emanen da.
b) Prestakuntza: 50 puntu gehienez.
Deialdia argitaratu aurretik egiaztatutako eta jasotako prestakuntza baloratuko da, baremo honen arabera:
a) Gazteak eta helduak prestatzeko metodologia didaktikoei buruzko prestakuntza: 20 puntu gehienez.
Hezkuntza-eskumen osoak dituzten administrazio publikoek edo unibertsitateek deituta gainditutako etengabeko prestakuntzako eta hobekuntzako 10 orduko, edo hezkuntza-administrazioen erakunde laguntzaileek antolatutako etengabeko prestakuntzako plan baten barruko jardueretako, 0,5 puntu, gehienez ere 20 puntu.
b) Kalitatea kudeatzeko prestakuntza: 20 puntu gehienez.
I. Unibertsitateko aditu titulua edo graduondokoa: 5 puntu.
II. Masterra: 10 puntu.
c) Iruzurraren eta ustelkeriaren aurkako borrokan arriskuak prebenitzeko eta aztertzeko prestakuntza: 10 puntu.
Administrazio publikoek deitutako edo administrazio horien etengabeko prestakuntzako planetan sartutako 10 prestakuntzako orduko, 0,5 puntu, gehienez ere 10 puntu.
Oharrak:
1.–Aurreko ataleko gaietan 10 ordutik goitiko prestakuntza baino ez da puntuatuko, gai desberdinen ziurtagiriak elkarrekin batzeko aukerarik gabe.
2.–Ez dira hainbanatuko 10 ordura iristen ez diren prestakuntzako orduak.
3.–Alegatutako merezimenduen egiaztagiriak eskabideari erantsita aurkeztu beharko dira.
Berdinketak hausteko, irizpide hauek erabiliko dira bata bestearen atzetik:
–Prestakuntzako apartatuan puntu gehien lortu dituena.
–Prestakuntzako ordu gehien egin dituena 9. oinarriko b) apartatuko c. atalean.
Kalifikazioen kontra interesdunek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko administrazioaren, giza baliabideen, kudeaketa ekonomikoaren eta IKTen atalari zuzenduak, argitara eman eta biharamunetik hasita bi egun balioduneko epean.
Erreklamazioak ebatzi ondoren, administrazioaren, giza baliabideen, kudeaketa ekonomikoaren eta IKTen atalak behin betiko kalifikazioak bidaliko dizkio bulegoko zuzendariari, esleitutako puntuazioekin, eta bulegoaren webgunean argitaratuko dira.
Hamargarrena.
Eskainitako lanpostua aldi baterako betetzeko hautatzen ez diren pertsonak kontuan hartzen ahalko dira Bulego honetan hutsik gelditzen diren beste lanpostu batzuk betetzeko, betiere horietan ezarritako betekizunak betetzen badituzte, urtebeteko epean deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
I. ERANSKINA.–HEZITZAILE-AHOLKULARIAREN LANPOSTURAKO ESKABIDEA
Deiturak eta izena: .................................................................................................................................
NANa: ........................................................... Telefonoa: ........................................................................
Helbidea: .................................................................................................................................................
Herria: .....................................................................................................................................................
Eskatutako lanpostua: .............................................................................................................................
Merezimenduak
Esperientzia: adierazi nahitaezko bi urteetatik gorako esperientzia-urteak.
Antzinatasuna: ...........................
Prestakuntza: deskribatu lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten prestakuntza ikastaroak eta orduak, betiere gutxienez 10 ordukoak badira.
.................................................................................................................................................................
.................................................................................................................................................................
.................................................................................................................................................................
.................................................................................................................................................................
.................................................................................................................................................................
.................................................................................................................................................................
.................................................................................................................................................................
.................................................................................................................................................................
.................................................................................................................................................................
.................................................................................................................................................................
.............................................(e)n, 2024ko .....................................aren ........(e)(a)n
Iragarkiaren kodea: F2411368