2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
QUEILES IBARRA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko familia-langilearen lanpostu bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Mankomunitateko buruak 2024ko uztailaren 31n eman ebazpen baten bidez, honako erabaki hau hartu da:
Mankomunitateko Batzarraren 2022ko azaroaren 24ko erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen familia-langilearen lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei (lege hori enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa da).
Deialdia argitaratu zen 2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ean.
Hautaketa-prozesua izapidetu ondoren, kalifikazio-epaimahaiak izendatzeko proposamena egin zuen 2024ko uztailaren 10ean, eta Mankomunitatearen egoitza elektronikoan argitaratu zuen, izendatua izateko proposatutako pertsonak aurkez zezan deialdiaren 9.2 oinarrian eskatutako dokumentazioa.
Dokumentazioa aurkezteko epea amaituta, egiaztatu da proposatutako pertsonak aurkeztu duela eskatutako dokumentazioa eta betetzen dituela deialdian izendatua izateko eta langile lan-kontratudun finko izateko ezarritako baldintzak.
Horregatik guztiagatik, erabiliz ematen zaizkidan eskumenak, hots, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 h) artikuluak eta indarreko gainerako legeek ematen dizkidaten eskumenak erabiliz (aipatutako legeak arautzen ditu toki araubidearen oinarriak),
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Queiles Ibarra Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko lan-kontratudun finko izendatzea jarraian aipatzen den pertsona, eta adierazitako lanpostu hutsa esleitzea:
PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN | LANPOSTUA | MAILA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANALDIA | IZENDATUTAKO IZANGAIA |
12 | FAMILIA-LANGILEA | D | LAN-KONTRATUDUNA | 100 | NEREA AYENSA GÓMARA |
Bigarrena.–Izendatutako izangaiak 2024ko irailaren 16an jabetu behar du lanpostuaz eta sinatu dagokion kontratua, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez zenbait neurri hartu ziren Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak Nafarroako Administrazio Publikoetan gauzatzeko).
Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez bada (ezinbesteko kasuetan izan ezik), eskubide guztiak galduko ditu lan-kontratudun finko izateko aipatutako lanpostuan Queiles Ibarra Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean.
Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea eta Mankomunitateko batzarrari horren berri ematea egiten duen hurrengo bilkuran.
Eta hori guztia argitara ematen da, jakinaren gainean egoteko eta dagozkion ondorioetarako. Ebazpenak amaiera ematen dio administrazio bideari, eta, haren aurka, zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea alkate Mankomunitateko buruari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan; gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1 artikuluan ezarritakoaren arabera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan.
Cascanten, 2024ko uztailaren 31n.–Mankomunitateko burua, Macario Jarauta Simón.
Iragarkiaren kodea: L2411618