2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURTZUN
Eskolako lokalak eta instalazioak erabiltzea arautzen duen ordenantza fiskalaren eta Udalaren makinak, ibilgailuak, lanabesak eta bestelakoak uzteagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa. Behin betiko onespena
Irurtzungo Udalbatzak, 2024ko maiatzaren 15ean egindako osoko bilkuran, hasierako onespena eman zion Eskolako lokalak eta instalazioak erabiltzea arautzen duen ordenantza fiskala eta Udalaren makinak, ibilgailuak, lanabesak eta bestelakoak uzteagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala aldatzeari.
Hasierako onespenaren iragarkia 2024ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 18an, baita Udalaren iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Beraz, egindako aldaketak behin betiko onetsitzat jotzen dira.
Argitara ematen da orok jakin dezan, eta bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Irurtzunen, 2024ko abuztuaren 13an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.
16.–ESKOLAKO LOKALAK ETA INSTALAZIOAK ERABILTZEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA
–Gelako tarifa: 5,00 euro orduko.
–Jantokiko tarifa: 15 euro orduko.
Irabazteko asmorik gabeko jarduera eginez gero, tarifa 2,50 euro izanen da gelako egunean.
–Gela erabiltzen bada astean 5 egunez, %20ko deskontua eginen da.
- 15 egunez erabiltzen bada, deskontua %30ekoa izanen da.
- 30 egunez erabiltzen bada, deskontua %50ekoa izanen da.
- Urte osoan erabiltzen bada, deskontua %60koa izanen da.
Tasak %100eko hobaria izango du kolektibo, fundazio eta irabazi-asmorik gabeko elkarteentzat eta herrian errotutako gizarte-ekimeneko kooperatibentzat, tasa hori udalerrian interes publikoko jarduera baten ondorioz sortzen denean.
18.–UDALAREN MAKINAK, IBILGAILUAK, LANABESAK ETA BESTELAKOAK UZTEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
I. epigrafea.–Langileak.
1. artikulua. Zerga-egitatea. Tasa bat ordaindu beharko da Udalaren langile batek interesdunak eskatuta lanen bat egiten duenean, esaterako lurzatiak garbitzea edo belar-sastrakak kentzea eta antzekoak.
2. artikulua. Subjektu pasiboak.
Tasa honen subjektu pasiboak dira zergadun gisa zerbitzuaren onura jasotzen duten pertsona fisikoak eta juridikoak.
3. artikulua. Kuota.
–Ofizialaren kostua: 23 euro orduko.
–Peoiaren kostua: 20 euro orduko.
–Kamioia eta gidaria erabiliz gero, ordu edo zatiki bakoitzeko: 50 euro.
–Ibilgailua eta gidaria erabiliz gero eta hura kamioia ez bada, ordu edo zatiki bakoitzeko: 40 euro.
4. artikulua. Sortzapena.
Tasa eta ordaindu beharra sortzen dira Udalak lanak egitearekin ados dagoela adierazten duenean.
II. epigrafea.–Oholtzak eta bestelakoak.
1. artikulua. Zerga-egitatea. Tasa bat ordaindu beharko da Udalaren makinak, ibilgailuak, lanabesak eta bestelakoak erabiltzeagatik, Udalari eskaera aurkeztu eta hark baimena eman ondoren.
2. artikulua. Subjektu pasiboak.
Tasa honen subjektu pasiboak dira zergadun gisa Udalaren makinak, ibilgailuak, lanabesak edo bestelakoak erabiltzeko baimena lortzen duten pertsona fisikoak eta juridikoak.
3. artikulua. Kuota.
KONTZEPTUA | TASA | FIDANTZA |
Agertoki estalia | 165 euro | 600 euro |
Agertokia | 100 euro | 600 euro |
Mahaiak | 2 euro egunean | Haien kostua ordaindu beharko da itzultzen ez badira |
Soinu ekipamendu eramangarria | 75 euro | 150 euro |
Aulkiak (bakoitza) | 0,50 euro egunean | Haien kostua ordaindu beharko da itzultzen ez badira |
Obra hesiak (bakoitza) | 1 euro egunean | Haien kostua ordaindu beharko da itzultzen ez badira |
Olana | 20 euro egunean | 300 euro |
4. artikulua. Sortzapena.
Tasa eta ordaindu beharra sortzen dira Udalaren makinak, ibilgailuak, lanabesak edo bestelakoak erabiltzeko baimena lortzen denean.
5. artikulua. Hobaria.
Tasak %100eko hobaria izango du kolektibo, fundazio eta irabazi-asmorik gabeko elkarteentzat eta herrian errotutako gizarte-ekimeneko kooperatibentzat, tasa hori udalerrian interes publikoko jarduera baten ondorioz sortzen denean.
Iragarkiaren kodea: L2412097