1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
HIRUGARREN JENDAURREKO INFORMAZIOA: "Cabeza Royo" eguzki-instalazio fotovoltaikoa, Murchanteko eta Tuterako udal-mugarteetan. Espedientearen kodea: 5236-CE.
Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta haren horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoaren arabera, "Cabeza Royo" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren proiektua jendaurrean jarri zen, iragarkia argitaratuta 2022ko 192. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 27koan.
Sustatzaileak aldaketa jakin batzuk egin zituen espedientea izapidetzeko aldian ezarritako baldintzak betetzeko, eta, ondorio berberetarako, proiektua jendaurrean jarri zen bigarren aldiz. Horretarako, 2023ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 18koan.
Beste behin, sustatzaileak zenbait aldaketa egin ditu, espedientea izapidetu bitartean ezarritako baldintzak betetzeko. Beraz, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jarri da espediente hau:
–Xedea: proiektua jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena lortzeko.
–Instalazioaren deskribapena: "Cabezo Royo" eguzki-instalazio fotovoltaikoa, 5 MW-ekoa, lurzoruan instalatua, Murchanteko udal-mugartean, eta haren ebakuazio azpiegiturak, Murchante eta Tuterako udal-mugarteetan.
–Sustatzailea: Sociedad de Explotación Fotovoltaica Berlín SL.
–Organo eskuduna: Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusia.
Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 45. artikuluan ezarritakoaren arabera, sustatzaileak ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua eskatu du proiekturako.
Dokumentazioa jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Dokumentazioa esteka honetan ere aztertzen ahalko da:
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-5236-ce-hirugarren
Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro-bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espediente kodea adierazita.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 8an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
Iragarkiaren kodea: F2411973