171. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2887/2024 EBAZPENA, abuztuaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez administrazio espediente bat igortzen baita, 137/2024 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira. Errekurtso hori Itziar Cambra Compains andreak jarri zuen, Juana Martínez Soler andrearen izenean eta hura ordezkatuz.

Itziar Cambra Compains andreak, Juana Martínez Soler andrearen izenean eta hura ordezkatuz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 22ko 76E/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ezetsi baitzen Juana Martínez Soler andreak jarritako gora jotzeko errekurtso bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrariaren 397 lanpostu gehienez salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdiko merezimenduen balorazioko fasearen behin betiko emaitzen aurka aurkeztu zuena (deialdia Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2474/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48 artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio-espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, lege horren 49. artikuluan ezarri bezala.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzea 137/2024 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea. Errekurtso hori Itziar Cambra Compains andreak jarri zuen, Juana Martínez Soler andrearen izenean eta hura ordezkatuz.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian.

3. Ebazpen hau Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura igortzea, eta Itziar Cambra Compains andreari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).

Iragarkiaren kodea: F2411904