171. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Altzariak eta osagarriak

Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua). Interesdunek eskura izanen dituzte eskabide horiek udal bulegoetan (Armada etorbidea 2, 5. solairua).

Espedientea: 2024-1960.

Titularra: JYSK DBL IBERIA SL.

Jarduera: Lokala egokitzea merkataritza jarduerarako (altzariak eta osagarriak).

Tokia: Gipuzkoako etorbidea 42, Iruña.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2411865