2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
2024an arte eta kultura jarduerak egiteko kultura erakundeekin lankidetzan aritzeko laguntzak. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 779809.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatorias/779809).
Burlatako Udalaren dirulaguntzak arautzen dituen ordenantzari jarraikiz (2012ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 4an), kultura entitateei dirulaguntzak emateko deialdia iragartzen da, 2024ko ekitaldirako.
1.–Xedea.
Deialdiaren xedea da diruz laguntzea dantzarekin, musikarekin, antzerkiarekin, arte plastikoekin, bestekin eta ospakizun tradizionalekin lotura duten kultur jarduerak, baita Burlatako udalerrian egiten diren kultur edo arte gisako jarduerak ere.
Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira honako hauek:
–Aperitiboak, bazkariak eta antzeko jarduerak, salbuetsita oso herrikoiak badira, herritar guztientzat direnak, aldez aurretik Burlatako Udalak baimenduta.
–Kanpaldiak, ikastaroak, egonaldiak eta bidaiak.
–Kultur jardueren sariak, trofeoak eta gauzatan ordaintzeak.
Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, aurrekontuko kredituak baimentzen dira, 33400-4820001 partidan esleituta daudenak (diru-laguntzak emateko ohiko deialdia). Deialdia gauzatzeko aurrekontuan kontsignatze aski izan beharko da beti.
2.–Baldintzak.
Laguntza hauen onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Irabazi-asmorik gabeko elkartea izatea.
b) 2021eko urtarrilaren 1a baino lehen legez eratutako elkartea izatea.
c) Egoitza soziala eta fiskala Burlatan izatea.
d) Ezin izanen zaie dirulaguntzarik eman Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan ezarritako egoeraren batean dauden erakundeei.
e) Burlatako Udaleko elkarteen erregistroan inskribatuta egotea eta datu eguneratuak edukitzea.
3.–Aurkezteko epea eta tokia.
3.1. Deialdiaren oinarriak ikusgai egonen dira Udalaren web-orrian (https://www.burlada.es/eu/) eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean, eta haren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
3.2. Eskabideak bide telematikoz aurkeztuko dira Udalaren egoitza elektronikoan edo Burlatako udal-erregistroetan, azaroaren 6ko 14:00ak arte.
Burlatan, 2024ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2411971