171. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

79/2024 FORU AGINDUA, abuztuaren 12koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez ezeztatzen baita TARGOBANK SAU gordailu-erakundeak Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketa kudeatzeko erakunde laguntzaile izateko aitorpena.

TARGOBANK SAU erakundeak (IFK: A79223707) aitortua du Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketaren kudeaketan erakunde laguntzailea izatea.

2024ko apirilaren 8an, ABANCA Coorporación Bancaria SAk Nafarroako Foru Ogasunari jakinarazi zion xurgapen bidez bat egin duela TARGOBANK SAUrekin (legezko data: 2024ko ekainaren 7a).

TARGOBANK SAUren nortasun juridikoa iraungi denez, eta uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitatearen diru-bilketarako Erregelamenduaren 78. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, dagokion foru agindua izapidetu behar da diru-bilketa kudeatzeko erakunde laguntzaile izateko aitorpena izaera behin betiko ezeztatzeko.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. 2024ko abuztuaren 12an, TARGOBANK SAU gordailu-erakundeari (IFK: A79223707), ezeztatzea Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketa kudeatzeko erakunde laguntzaile izateko aitorpena, uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren arabera.

2. Ixtea, erakunde laguntzailea den aldetik, Nafarroako Foru Komunitatearen izenean TARGOBANK SAUn irekita dauden kontuak.

3. TARGOBANK SAU ezabatzea hala ordainketak helbideratzeko nola fitxategiak Editran bidez jakinarazteko prozeduretatik, biak ala biak esleitu baitzaizkio Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketa kudeatzeko erakunde laguntzailea den aldetik.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuari, Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusiko Kontabilitate Orokorreko eta Aurrekontuetako Zerbitzuari, Ekonomia - Next Generation Zuzendaritza Nagusiko Ekonomia eta Finantza Zerbitzuko Diruzaintza Atalari eta ABANCA Corporación Bancaria SAri.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 12an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2412051