2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Baztango guraso elkarteek 2024. urtean eginen dituzten kultur jardueretarako dirulaguntzak
BDNS (Identif.): 779008.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/779008).
Baztango Udalak, 2024ko abuztuaren 5eko 2024/379 ebazpenaren bidez, onetsi zituen Baztango guraso elkarteek 2024 urtean eginen dituzten kultura jardueretarako dirulaguntzak eskatzeko deialdia arautzen duten oinarriak.
Lehendabizikoa.–Onuradunak.
Baztanen helbidea duten eta udalerriaren intereseko zerbitzuak ematen edo jarduerak egiten dituzten guraso elkarteek, betiere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean honako baldintzak betetzen badituzte (dirulaguntza ematen den ekitaldi ekonomiko osoan iraun behar dutenak):
–Beren estatutuetan ezarritakoari jarraikiz kultura esparruan jarduerak garatzea.
–Pertsona juridikoa izatea, legalki eratua eta behar bezala izena emanda egotea Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan. Hori frogatzeko, elkartearen estatutuen kopia aurkeztu behar da. Baztango Udalak agiri horiek jada bere eskuetan baditu, nahikoa izanen da legezko ordezkariaren aitorpena, non adieraziko baita agiri horiek ez direla aldatu. III eranskina.
–Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean edukitzea.
Bigarrena.–Xedea.
Deialdiaren xedea honako hau da: Baztanen egoitza soziala duten guraso elkarteei dirulaguntza ematea, guraso-elkarteen bidez hezkuntza- eta kultura-jarduerak programatzen eta antolatzen laguntzeko.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
http://www.baztan.eus.
Laugarrena.–Zenbatekoa.
Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 6.000 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak behar bezala beterik, telematikoki, Baztango Udalaren erregistro elektronikoaren bidez (Sede Electrónica - Baztan) edo edozein erregistro ofizialen bidez, elkartearen legezko ordezkaritza duen pertsonak.
Eskaerak aurkezteko azken eguna 2024ko azaroaren 3a (egun hori barne) izanen da.
Elizondon, 2024ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2411773