171. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Autoenplegua sustatzeko eta laguntzeko dirulaguntzen 2024ko deialdia. Inicia proiektua 2024. Laburpena

2024ko abuztuaren 7ko Alkatetzaren 1283/2024 Ebazpenaren bidez onetsia.

BDNS (identif.): 779498.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/779498).

Lehena.–Onuradunak:

1. 2023ko urriaren 1ean hasi eta 2024ko irailaren 30ra arte enpresa-jarduera hasi duten langile autonomoak. Dirulaguntzaren xede diren jardueren arabera, deialdiaren 5.2 oinarrian adierazten diren baldintza guztiak bete eta mantendu beharko dituzte dirulaguntzaren xede diren ekitaldi ekonomikoetan.

2. Eskaera 2023ko deialdirako epe eta modu egokian aurkeztu zuten langile autonomoak, baina dirulaguntzarik jaso ez zutenak, osorik edo zati batean.

Bigarrena.–Xedea: "Inicia Proiektua" izeneko autoenplegua sustatzeko eta laguntzeko programaren helburua herrian sortutako enpresen kopurua handitzea da, enplegua sortzeko, garapen ekonomiko eta sozialean eraginez.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: Autoenplegua sustatzeko eta laguntzeko dirulaguntzen 2024ko deialdia. Inicia Proiektua 2024.

Laugarrena.–Zenbatekoa: 20.000 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea: Eskabideak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da. Deialdi honetan dirulaguntzen eskabideak aurkezteko azken eguna 2024ko urriaren 31 izango da.

Ez dira onartuko epe horretatik kanpo aurkeztutako eskaerak.

Zizur Nagusian, 2024ko abuztuaren 7an.–Alkatea, José Antonio Serreno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2411925