171. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

540/2024 EBAZPENA, uztailaren 30ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, deialdi bat onesten duena, 2024. urterako, behi-aziendako abereen gaixotasunek eragindako kalteak ordaintzeko laguntzak emateko, abeltzaintzako saneamendu kanpainen esparruan. DDBN identifikazioa: 778427.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren irailaren 15eko 28/2023 Ebazpenaren bidez, oinarri arautzaileak ezarri ziren behi-aziendako abereen gaixotasunek eragindako kalteak ordaintzeko laguntzak emateko, abeltzaintzako saneamendu kanpainen esparruan 2023-2029 aldian.

Abeltzaintzako sektorean, desagerrarazte programen mende dauden gaixotasunak egotearen ondorioz, askotan aziendaren mugimendua murriztu eta abereak hil behar dira. Horrek galera ekonomikoak eragiten ditu, baita bizitarako abereak saltzeko merkatuko posizioa galtzea ere. Ustiategiak lehen zituen produktibitate eta errentagarritasun ratioak berreskuratu ahal izateko inbertsio handiak egin behar ditu hildako abereak ordeztearren.

Ondorio horietarako, sektoreari laguntzeko tresna inportanteak dira, batetik, abereen gaixotasunek eragindako kalteak konpontzea, eta, bestetik, abeltzaintzako saneamendu kanpainen esparruan hildako behi-taldea berregitea. Laguntza hauek Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren 26. artikuluan xedatuarekin bat datoz, izan ere, erregelamendu horrek barne merkatuan bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta. 2022ko L 327. Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, abenduaren 21ekoa.

Kontuan hartuta iraupen bera izan ohi dutela Europar Batasunaren Nekazaritza Politika Erkidearen aurrekontuak eta laguntzaren araubide horiek ezartzea aurreikusten duten arau juridikoek, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak aurreikusten du zenbait laguntza araubide sortzea, 2029ko abenduaren 31ra artekoak, oro har.

Salbuetsitako laguntzak jakinarazteko prozeduraren esparruan, Europako Batzordearen Lehiakortasuneko Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Foru Komunitateko agintariek emandako informazio laburtua jaso izana adierazi zuen, eta salbuetsitako laguntzaren neurriari buruzko jakinarazpena erregistratu zuen, SA.109583 laguntza zenbakiarekin. Laguntza hori onetsi zen Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren irailaren 15eko 28/2023 Ebazpenaren bidez.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18. eta 19. artikuluek ezartzen dutenez, dirulaguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da behin organo eskudunak dirulaguntza emateko araua edo deialdia eta oinarri arautzaileak ezarri eta gero, non eta ez dauden aurrez ezarrita.

Ebazpen honen bidez, Nafarroako Foru Komunitateak deialdi bat onesten du, 2024. urterako, behi-aziendako abereen gaixotasunek eragindako kalteak ordaintzeko laguntzak emateko, abeltzaintzako saneamendu kanpainen esparruan.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdia onestea, 2024. urterako, abereen gaixotasunek behi-aziendan eragindako kalteak ordaintzeko laguntzak emateko, abeltzaintzako saneamendu kanpainen esparruan.

2. Eskabideak aurkezteko epea zenbatzen hasiko da laguntzen deialdia argitaratu eta biharamunean, eta 2024ko azaroaren 2an amaituko da.

3. Deialdirako, honako ebazpen hau aplikatuko da: 28/2023 Ebazpena, irailaren 15ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, oinarri arautzaileak ezartzen dituena abereak saneatzeko kanpainen esparruan 2023-2029 aldian behi-aziendako abereen gaixotasunek sortutako kalteak konpontzeko laguntzak emateko, eta 2023ko laguntzen deialdia onesten duena.

4. Onuradunak Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren irailaren 15eko 28/2023 Ebazpenaren hamahirugarren oinarrian ezarritako gardentasun-betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztu beharko du, esteka honen bidez:

https://administracionelectronica.navarra.es/RGE2/gestorinstancia.aspx?idinstancia=2010565

5. Deialdiaren ondoriozko gastu konpromisoei erantzuteko, 200.000,00 euroko gastua baimentzen da 2024ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren 710004 71300 7700 412206 partidaren kargura ("Epizootien ondoriozko sakrifizioen ondorioz berrezartzeko eta lortu gabeko irabazietarako laguntzak").

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

7. Deialdi hau eta emandako laguntzak Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu-basean erregistratzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 20. artikuluan aurreikusitako moduan.

8. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Iruñean, 2024ko uztailaren 30ean.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F2411494