2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Baztango elkarteek 2024. urtean eginen dituzten kultur jardueretako dirulaguntzak arautzen dituen deialdia. Laburpena
BDNS (Identif.): 779020.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/779020).
Baztango Udalak, 2024ko abuztuaren 5eko 2024/378 Ebazpenaren bidez, onetsi zituen Baztango elkarteek 2024. urtean eginen dituzten kultur jardueretarako eta ekipamendurako dirulaguntzak eskatzeko deialdia arautzen duten oinarriak.
Lehendabizikoa.–Onuradunak.
Dirulaguntza hauen onuradunek ondoko betebehar hauek dituzte:
1.–Irabazi asmorik gabeko elkartea izatea.
2.–Zerga egoitza eta helbide soziala Baztanen izatea.
3.–Zerga eta Gizarte Segurantzako ordainketa egunean izatea eta Baztango Udalarekin zorrik ez izatea.
4.–Ezin izanen dira onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. paragrafoetan ezarritako egoeraren batean dauden erakundeak, III. eranskinean jasotakoaren arabera (4. betebeharra).
Onuradunek baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte.
1. betebeharra: elkartearen estatutuen aurkezpena. Baztango Udalak agiri horiek jada bere eskuetan baditu, nahikoa izanen da legezko ordezkariaren aitorpena, non adieraziko baita agiri horiek ez direla aldatu (ikus III. eranskina).
Bigarrena.–Xedea.
Kultur jarduerak antolatzeko dirulaguntza ematea, betiere, ondoko ezaugarri hauek badituzte:
a) Euskararen erabilerari laguntzen diotenak izatea.
b) Formakuntzak (ikastaroak, lantegiak, hitzaldiak...)
c) Sormen lanak (erakusketak...)
d) Artistikoak (antzezlanak, bideo emanaldiak, kontzertuak...) edo antzeko izaera duten bertze batzuk.
e) Herritar guziendako irekiak izatea.
f) Genero-berdintasuna eta/edo emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa sustatzea.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
http://www.baztan.eus
Laugarrena.–Zenbatekoa.
Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 22.000 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak behar bezala beterik telematikoki aurkeztu beharko ditu, Baztango Udalaren erregistro elektronikoaren bidez (Sede Electrónica - Baztan) edo edozein erregistro ofizialen bidez, elkartearen legezko ordezkaritza duen pertsonak. Eskaerak aurkezteko epea 2024ko azaroaren 8ra arte izanen da, egun hori barne.
Elizondon, 2024ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2411783