171. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2886/2024 EBAZPENA, abuztuaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez administrazio espediente bat igortzen baita, 169/2024 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira. Errekurtso hori Julio García Aguarón jaunak jarri zuen, José Luis Fernández Ruiz jaunaren izenean eta hura ordezkatuz.

Julio García Aguarón jaunak, José Luis Fernández Ruiz jaunaren izenean eta hura ordezkatuz, administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 24ko 140E/2024 Ebazpenaren aurka. Izan ere, ebazpen horren bidez ezetsi zen José Luis Fernández Ruiz jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, ingeniari teknikoen gehienez ere 3 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko oposizioaldiko behin betiko emaitzen aurkakoa (deialdia Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 31ko 2839/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio-espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, lege horren 49. artikuluan ezarri bezala.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzea 169/2024 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea. Errekurtso hori Julio García Aguarón jaunak jarri zuen, José Luis Fernández Ruiz jaunaren izenean eta hura ordezkatuz.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian.

3. Ebazpen hau Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura igortzea, eta Julio García Aguarón jaunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).

Iragarkiaren kodea: F2411907