2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GIRGILLAOKO KONTZEJUA
Ordenantza, Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubideak eta tasak arautzen dituena. Hasierako onespena
Girgillaoko Kontzejuak, 2024ko abuztuaren 1ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Girgillaoko Kontzejuko hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantza.
Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai 30 egun naturalean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin.
Girgillaon, 2024ko abuztuaren 2an.–Kontzejuko burua, Gonzalo Parreño Oroz.
Iragarkiaren kodea: L2411793