2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEINTZA-LABAIEN
Jarduera-lizentziaren eskaera. Kulturarako eta erabilera anitzetarako lokala
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatuta dagoena (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Eskatzailea: Beintza-Labaiengo Udala.
Jarduera: kultura erabilerarako lokala eta erabilera anitzeko gela.
Tokia: Urradi karrika 2 (Beintza-Labaiengo 1. poligonoko 50. lurzatia).
Beintza-Labaienen, 2024ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.
Iragarkiaren kodea: L2411843