2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Genero-berdintasunerako I. Plana, 2024-2028
Oltza zendeako Udalak, 2024ko abuztuaren 1ean egin osoko bilkuran erabaki zuen onestea Oltza Zendeako, Etxauriko, Ziritzako, Etxarriko, Bidaurretako, Beraskoaingo, Zabaltzako eta Ollarango genero-berdintasunerako Plana, 2024-2028 aldirako.
Hitzarmenaren testua osorik dago argitaratuta Oltza zendeako Udalaren egoitza elektronikoko Gardentasun Atarian, esteka honetan:
https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/?x=c2QW*XgTESp*CTgVFkrnAQ
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita; edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten edo argitaratzen denetik hasita.
Oltza zendean, 2024ko abuztuaren 2an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2411792