171. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

Aldaketa, Udaleko ur-hargunearen eta 1. poligonoko 525. lurzatian instalatutako mahuken erabilera eta horiek erabiltzeagatiko prezio publikoak arautzen dituen erregelamenduan. Hasierako onespena

Genevillako Udalak, 2024ko abuztuaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat Udaleko ur-hargunearen eta 1. poligonoko 525. lurzatian instalatutako mahuken erabilera eta horiek erabiltzeagatiko prezio publikoak arautzen dituen erregelamenduan.

Jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako araudia behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Genevillan, 2024ko abuztuaren 8an.–Alkatea, María Asunción Landa Gil.

Iragarkiaren kodea: L2411984