171. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Turismo arloko elkarteei laguntzak emateko deialdia, 2023-2024an turismoa sustatzeko eta dinamizatzeko jarduerak egin ditzaten. Laburpena

BDNS (Identif.): 778936.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/778936).

Deialdi honen helburua da dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura garatzea, deialdi honen B) apartatuan zehaztutako jarduketak egiteko, horrela betez Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoa, zeina Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak 2005eko azaroaren 3an hartutako erabakiaren bidez hasiera batez onetsi baitzen -erabaki hori behin betiko bihurtu zen, jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez zelako-. Deialdi honetan aurreikusi gabeko orotan, Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko aginduak izanen dira aplikagarri. (2006ko otsailaren 17ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua).

Lehena.–Onuradunak.

Iruñeko eta Nafarroako turismo-elkarteak, Iruñeko udal-mugartean turismo arloko elkartekideak dituztenak, eta horiek izatea diruz lagundutako jardueren onuradunak.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea Iruñean turismoa dinamizatzeko eta hiria sustatzeko ekitaldi edo proposamenak antolatzen dituzten turismoaren arloko elkarteei.

Hirugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdiaren guztizko zenbatekoa, gehienez, kreditu erabilgarrien barruan, 50.000 euro da. Proiektu bakoitzari 15.000 euro emanen zaizkio gehienez dinamizazio-ekintzetarako, eta 10.000 euro sustapen-ekintzetarako.

Laugarrena.–Eskaerak aurkezteko tokia.

Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan argitara emandako "Dirulaguntzen eskaera elektronikoa pertsona juridikoendako" izapidearen bidez (https://sedeelectronica.pamplona.es/eu/FichaTramite.aspx?idioma=2).

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Seigarrena.–Dirulaguntzen xede izaten ahal diren gastuak egiteko epea.

2023ko urriaren 1etik 2024ko irailaren 30era bitarte.

Bederatzigarrena.–Justifikazioa aurkezteko epemuga.

Behin betiko memoria eta justifikazio-agiriak aurkezteko epea 2024ko urriaren 15ean amaituko da (egun hori barne).

Zortzigarrena.–Ordaintzeko modua.

%100 aldez aurretik ordainduko da.

Bederatzigarrena.–Oinarri arautzaileak.

Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren behin betiko onespena, 2006ko 21. NAOn argitaratua, otsailaren 17koan.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 2an.–Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako zinegotzi ordezkaria.

Iragarkiaren kodea: L2411770