2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Laguntza ekonomikoak garraiorako 2024an. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 769023.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzkoa); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/769023).
Leozko Udaleko alkatearen 2024ko ekainaren 17ko 68 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen laguntza ekonomikoak emateko, garraiorako, 2024. urtean.
Lehena.–Onuradunak:
Deialdian parte hartzen ahalko dute betetzen dituztenek oinarri arautzaileen 3.1 apartatuan ezarritako baldintzak.
Bigarrena.–Xedea eta helburua:
Deialdiaren xedea da laguntza ekonomikoak ematea Leozko bizilagunei, 2024. urteko garraiorako.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:
Oinarri arautzaileak ikus daitezke 2021eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29koan.
Laugarrena.–Zenbatekoa: gehienez 500 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:
Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2024ko abenduaren 15era bitarte.
Iratxetan (Leotz), 2024ko ekainaren 17an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.
Iragarkiaren kodea: L2411777