171. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

79/2024 EBAZPENA, ekainaren 10ekoa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiak emana, zeinaren bidez okupatu aurreko aktak egiten baitira proiektu honetan: "Nueva Lodosa 66/13,8 kV-eko banaketarako transformazio azpiestazioa, Lodosako udal mugartean".

Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiko zuzendari nagusiaren martxoaren 18ko 44/2024 Ebazpenaren bidez, "Nueva Lodosa 66/13,8 kV-eko banaketarako transformazio azpiestazioa, Lodosako udal mugartean" izeneko proiektua onetsi, instalazioa baimendu, eta haren onura publikoa onartu zen.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Lodosako alkateari, edo hark eskuordetzen duen zinegotziari, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Lodosako udaletxean, 2024ko irailaren 24an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Lodosako Udalaren iragarki-taulan.

Iruñean, 2024ko ekainaren 10ean.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2409507