2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABERIN
Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa
Aberingo Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, baso-aprobetxamendu hau adjudikatzeko:
–Lotea: Aberingo herri-lurretako "El Monte" alderdia, 1. poligonoko 101-B azpilurzatia.
ESPEZIEA | ALDERDIA | ESTEREO KOPURUA | BOLUMENA, GUZTIRA (m³) | ZURAREN BALIOESPENA (euroak) |
Alepo pinua (Pinus halepensis) | El Monte | 723 | 457 | 4.338 |
Emaitzaren araberako aprobetxamendua izanen da; prezioa Alepo pinuko estereoko, 6,00 euro.
–Mozketa mota: Bakantze mistoa.
–Jarduketaren azalera: 11,70 ha.
–Prezio horietan ez da sartu BEZa.
–Behin-behineko fidantza: Hasierako prezioaren %2.
Proposamenen aurkezpena: Proposamenak Aberingo udaletxean aurkeztuko dira, 20 egun naturalean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik (15:00ak arte).
Proposamenak irekitzea: Proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko ostiralean, 10:00etan.
Baldintza teknikoak eta administrazio baldintzen agiria Aberingo Udaleko Idazkaritzan daude (Kale Nagusia 36; 31264 Muniain Iguzkitza, Aberin), edo web-orri honetan: www.aberin-muniain.org.
Aberinen, 2024ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Francisco Javier Fernández Velasco.
Iragarkiaren kodea: L2411961