171. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

284/2024 EBAZPENA, ekainaren 26koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira eskola jantokien zerbitzua emateko jarraibideak eta 2024-2025 ikasturterako tarifak eta kuotak, eta jendaurrean jartzen baita jantoki baimenduen zerrenda.

Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, zeinetan honako hauek proposatzen baititu: jantokien funtzionamendurako jarraibide batzuk; argitara ematea 2024-2025 ikasturterako jantoki baimenduen zerrenda eta ikasturte horretarako baimendutako tarifa eta konpentsazioak Nafarroako Gobernuaren laguntzak ezartzearren, bai eta hezkuntza zerbitzu horren truke laguntza duten ikasleek ordaindu beharko dituzten gehieneko kuotak ere.

Proposamen hori egiteko maiatzaren 29ko 5/2024 Foru Dekretua aplikatu da (foru dekretu horren bidez arautzen dira Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako eskola jantokiak).

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea ebazpen honen I. eranskineko zerrendan ageri diren ikastetxe publikoen jantokiei, 2024-2025 ikasturterako. Onuradunak dira Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak.

2. Onestea 2024-2025 ikasturtean jantoki-zerbitzua antolatzeko eta haren funtzionamendurako jarraibideak. Horiek ebazpen honen II. eranskinean daude. Hartan ezartzen da zer eranskin beharko diren ikastetxeetatik informazioa lortzeko.

3. Ikasturte horretan Nafarroako Foru Komunitateko Administraziotik jaso beharreko laguntzak kalkulatzeko, ebazpen honen III. eranskinean adierazitakoa hartuko da aintzat. Eranskinean zehazten da, halaber, eskualdeko ikastetxeen laguntza jasotzeko eskubidea duten ikasleek ordaindu beharreko kuota.

4. Adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau eta eranskinak ikastetxe interesdunei eta Zerbitzu Osagarrien Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2024ko ekainaren 26an.–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.

I. ERANSKINA.–2024-2025 IKASTURTEAN BAIMENDUTAKO JANTOKIAK. MOTA ETA KUDEAKETA MODALITATEA

ESKUALDEKOAK, KUDEAKETA KONTRATATUA DUTENAK

LERRO BEROAN GARRAIATUTAKO JANARIA

ANTZIN

Lokiz HLHIP

JAUNTSARATS

Oihanzabal HLHIP

IRUNBERRI

San Juan HLHIP

NOAIN

San Miguel HLHIP

ORKOIEN

San Miguel HLHIP

Auzalar HLHIP

ATARRABIA

Lorenzo Goicoa HLHIP

Atargi HLHIP

ZIZUR NAGUSIA

Camino de Santiago HLHIP

Catalina de Foix HLHIP

Erreniega HLHIP

IKASTETXEAN BERTAN PRESTATUTAKO JANARIA

ABARTZUZA

Zumadia HLHIP

AGOITZ

San Miguel HLHIP eta DBHI

BERIAIN

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

BERRIOZAR

Mendialdea I HLHIP

Mendialdea II HLHIP

BETELU

Araxes HLHIP

CASCANTE

Vicenta María HLHIP

DONEZTEBE

San Miguel HLHIP eta Mendaur DBHI

ELIZONDO

Elizondo HLHIP

LIZARRA

Remontival HLHIP

ETXARRI ARANATZ

San Donato HLHIP

GARRALDA

Ntra. Sra. de Orreaga HLHIP eta DBHI

GOIZUETA

Andres Narbarte Xalto HLHIP

UHARTE

Virgen Blanca HLHIP

IRURTZUN

Atakondoa HLHIP

LARRAINTZAR

Larraintzarko Ikastetxea HLHIP eta DBHI

LEITZA

Erleta HLHIP

LEKUNBERRI

Ibarberri HLHIP

LESAKA

Irain HLHIP

LOS ARCOS

Santa María HLHIP

LUZAIDE

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

MUTILOA

Irulegi HLHIP

San Pedro HLHIP

OTSAGABIA

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa eta DBHI

ERRIBERRI

Príncipe de Viana HLHIP

IRUÑA

Andrés Muñoz Garde HBIP

GARES

Garesko HLHIP

ERRONKARI

Julián Gayarre HLHIP eta Ainariak DBHI

ZANGOZA

Luis Gil HLHIP

TAFALLA

Marqués de la Real Defensa HLHIP

TUTERA

Torre Monreal HBIP

VIANA

Ricardo Campano HLHIP eta DBHI

ZUBIRI

Gloria Larrainzar Eugi HLHIP

ZUDAIRI

Las Améscoas HLHIP

ARRUNTAK, KUDEAKETA KONTRATATUA DUTENAK

LERRO BEROAN GARRAIATUTAKO JANARIA

ALLO

La Cruz HLHIP

ANDOSILLA

Virgen de la Cerca HLHIP

ARIZKUN

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

ARGUEDAS

Sancho Ramírez HLHIP

ARROITZ

La Balsa HLHIP

AURIZBERRI

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa/HLHIP

AZAGRA

Francisco Arbeloa HLHIP

AZPILKUETA

Azpilkueta HLHIP

BARAÑAIN

Alaiz HLHIP

Eulza HLHIP

Los Sauces HLHIP

BARASOAIN

Martín Azpilcueta HLHIP

BUÑUEL

Santa Ana HLHIP

BURLATA

Hilarión Eslava HLHIP

Ermitaberri HLHIP

CABANILLAS

San Juan de Jerusalén HLHIP

CAPARROSO

Virgen del Soto HLHIP

ZARRAKAZTELU

Virgen de la Oliva HLHIP

CASTEJÓN

Dos de Mayo HLHIP

CINTRUÉNIGO

Otero de Navascués HLHIP

CORTES

Cerro de la Cruz HLHIP

FONTELLAS

Virgen del Rosario HLHIP

FUSTIÑANA

Santos Justo y Pastor HLHIP

GARTZAIN

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa/HLHIP

IRURITA

Iruritako HLHIP

LEGASA

Legasako HLHIP

LAKUNTZA

Lakuntzako Herri Eskola HLHIP

LARRAGA

San Miguel HLHIP

LERIN

Doña Blanca de Navarra HLHIP

LODOSA

Ángel Martínez Baigorri HLHIP

MENDABIA

San Francisco Javier HLHIP

MENDIGORRIA

Julián M.ª Espinal Olcoz HLHIP

MONTEAGUDO

Honorio Galilea HLHIP

MURCHANTE

Mardones y Magaña HLHIP

OLAZTI

Domingo Bados HLHIP

ORONOZ-MUGAIRI

Oronoz HLHIP

OTEITZA

San Salvador HLHIP

IRUÑA

Amaiur HLHIP

Azpilagaña HLHIP

Bernart Etxepare HLHIP

Buztintxuri HLHIP

Cardenal Ilundáin HLHIP

Doña Mayor de Navarra HLHIP

Ermitagaña HLHIP

García Galdeano HLHIP

Hegoalde HLHIP

Iturrama HLHIP

José María de Huarte HLHIP

El Lago de Mendillorri HLHIP

Mendigoiti HLHIP

Mendillorri HLHIP

Nicasio de Landa HLHIP

Patxi Larraintzar HLHIP

Rochapea HLHIP

San Francisco HLHIP

San Jorge HLHIP

Sanduzelai HLHIP

San Juan de la Cadena HLHIP

Paderborn Lezkairu HLHIP

AZKOIEN

Juan Bautista Irurzun HLHIP

RIBAFORADA

San Bartolomé HLHIP

SARRIGUREN

Hermanas Úriz Pi HLHIP

SARRIGUREN

Joakin Lizarraga HLHIP

TUTERA

Elvira España HLHIP

Griseras HLHIP

Huertas Mayores HLHIP

Monte San Julián HLHIP

UHARTE ARAKIL

San Miguel HLHIP

VALTIERRA

Félix Zapatero HLHIP

ALESBES

El Castellar HLHIP

IKASTETXEAN BERTAN PRESTATUTAKO JANARIA

ANTSOAIN

Ezkaba HLHIP

ALTSASU

Zelandi HLHIP

AMAIUR

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa/HLHIP

ARANTZA

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa/HLHIP

ARBIZU

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

BERA

Ricardo Baroja HLHIP

CORELLA

Ciudad de Corella HLHIP

ERRATZU

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa/HLHIP

ERROIBAR

San Esteban HLHIP

ETXALAR

Landagain HLHIP

IGANTZI

Igantzi HLHIP

ITUREN

Pulunpa HLHIP

MILAGRO

Ntra. Sra. del Patrocinio HLHIP

IRUÑA

Vázquez de Mella-Bayonne HLHIP

SAN ADRIÁN

Alfonso X el Sabio HLHIP

ZUGARRAMURDI

Urdazubi-Zugarramurdi HLHIP

II. ERANSKINA.–ESKOLA JANTOKIKO JARRAIBIDEAK

1.–Sarrera. Xedapen komunak.

2024ko ekainaren 6ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean maiatzaren 20ko 58/2024 Foru Dekretua argitaratu zen, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako eskola jantokiak arautzen dituena, hain zuzen ere. Foru dekretu hau aplikatuko zaie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Hezkuntza Departamentuaren mendeko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoei, zehazki Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituztenei, bai eta Hezkuntza Bereziko ikastetxe publikoei ere, baldin eta eskola jantokiko zerbitzu osagarria ematen badute.

Jantoki zerbitzua kudeatu eta antolatzeko, ezinbestekoa da jarraibide batzuk ezartzea, bai eta ikastetxeei buruzko beharrezko informazioa lortzeko aurkeztu beharreko eranskinak ere. Zerbitzu Osagarrien Atalari emanen zaizkio datuak, ebazpen honetako eranskinak erabiliz eta 4. puntuan adierazten diren egunetan.

Informazioa ikastetxe bakoitzak emanen du, dagokion moduan eta posta elektroniko honen bidez: complementarioseducativos@navarra.es. Informazio hori ematea beharrezkoa izanen da jantokirako laguntzak egiaztatu eta ordaintzeko bakarrik.

Era berean, ikastetxe publiko guztiek, arruntak nahiz eskualdekoak, posta elektronikoz bidali beharko dituzte ikasle bazkaltiarren kuotak onesten dituzten eskola-kontseiluen aktak.

Eranskinetako bakoitzean adierazi beharko dira ikastetxearen izena eta ikasturtea, bai eta informazioa zein egunetan ematen den ere.

1.1. Ordutegia eta egutegia.

VII. eranskinean adieraziko dira eskolen hasiera eta amaiera orduak, bai eta jantoki zerbitzuaren ordutegiaren hasiera eta bukaera, hori ikastetxe bakoitzari dagozkion hezkuntza maila bakoitzeko, txanda bakoitzeko (halakorik bada) eta astegun bakoitzeko. Bigarren Hezkuntza irakasten duten ikastetxeen kasuan, horiez gain, berariaz adierazi beharko da zein egunetan erabiltzen duten ikasleek jantoki-zerbitzua. Modu horretan ez da alferrikako doikuntzarik egin beharko hiruhilekoko ordainketetan. Informazioa irailaren 5a baino lehen helaraziko da.

1.2. Ratioak.

Eskola jantokietan gutxieneko zaintzaile kopuru bat egon beharko da, bazkaltiar kopuruaren eta haien adinaren eta mailaren arabera. Taula honetan ematen dira ezarritako zaintzaile ratioak:

BAZKALTIARRAK/ZAINTZAILE

Ratioa Haur Hezkuntzan

15

Ratioaren frakzioa Haur Hezkuntzan

10

Ratioa Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan

20

Ratioaren frakzioa Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan

15

Ratioa Lehen Hezkuntzako 3.-6. mailetan

30

Ratioaren frakzioa Lehen Hezkuntzako 3.-6. mailetan

20

Ratioa DBHn

30

Ratioaren frakzioa DBHn

20

Oro har, zaintzaileek egunean 2 ordu eginen dute lan, ikasleekin denbora gehiago modu justifikatuan egoteko beharra justifikatu ezean.

Beste zaintzaile bat jarriko da, bi kasu hauetako batean:

a) bazkaltiarren kopuruaren arabera eta ratioak aplikatuta ez bada gutxienez zaintzaile bat lortzen.

b) ikasle bazkaltiarren guztizko kopuruaren eta zaintzaile kopurua maila bakoitzeko ratioarekin biderkatzearen emaitzaren baturaren arteko aldea 20 edo handiagoa bada.

1.3. Jantokirako laguntza.

2024-2025 ikasturtean 175 egunerako jantoki laguntza emanen da, irailetik ekainera, astean 5 egunez, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko arruntetan zein eskualdekoetan eta Hezkuntza Bereziko ikastetxeetan, jardunaldi jarraitua, zatitua edo malgua izan.

Jantokirako laguntza jaso ahal izateko, ikasleek honako baldintza hauetakoren bat bete beharko dute:

–Eskola-garraioaren onuradun izatea, 35/2022 Foru Aginduan adierazitakoari jarraikiz. Postu huts batean eskola-garraioaren zerbitzua erabiltzen duten ikasleek ez dute jantokirako laguntza jasotzeko eskubiderik izanen.

–Egoera ekonomiko ahulean egotea. Ikasle bat egoera ekonomiko ahulean dagoela ulertuko da ikastetxeko hezkuntza orientatzaileak baloratu ondoren, EDUCAko HLBPIen zerrendan 9. ardatzean hala erregistratzen badute.

–Despopulazio arrisku handia duen herri batean erroldatuta egotea eta bertako ikastetxe publiko batera joatea. Despopulazio arriskuaren egoerak bat egin beharko du toki administrazioaren eta despopulazioaren arloan eskuduna den zuzendaritza nagusiak ezarritakoarekin.

Halaber, jantokirako laguntza izanen dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek, baldin eta Haur eta Lehen Hezkuntzako zikloetako ikasleekin partekatzen badute eskola-garraioa eta ezin badituzte etxera eraman haien eskola ordutegia amaitu bezain pronto.

Eskola-garraiorako eskubidea duten ikasleek, garraio hori erabiltzen ez badute, jantokirako laguntza jasotzeko eskubidea galduko dute.

2024-2025 ikasturteko bigarren hiruhilekotik aurrera, laguntza eskatu duten ikasleak EDUCAko jantoki moduluan nahitaez erregistratu beharko dituzte ikastetxeek. Era berean, EDUCAn erregistratu beharko dira jantokirako laguntza jasotzeko eskubidea ematen duten baldintzak: despopulazio arriskua duten herrietan erroldatuta egotea, garraioaren ibilbidea edo HLBPIen zerrendan behar ekonomikoak adieraztea. Ikasturteko lehenengo hiruhilekoan zehar, behin-behinean mantenduko da IV. eranskinaren bidez eskatutako informazioa bidaltzeko aukera.

Hiruhilekoan behin, egiaztatuko da laguntzarako eskubidea duten ikasle bazkaltiarrek eginiko benetako bertaratzeen zenbatekoa. Horretarako, ikastetxeek aurretiaz aipatu moduluan (edo behin-behinenean, IV. eranskinean) erregistratu beharko dituzte bertaratzeak.

Jantokirako laguntzak hiruhilekoan behin ordainduko dira.

Ikasle bazkaltiarrak jantokira joan ez diren egunak ez dira ordainduko, edo laguntza partzialki ordainduko da, absentismoa orokorra edo esporadikoa den. Absentismo orokortzat joko da urtean %20koa edo handiagokoa dena. Absentismo esporadikoa, berriz, %20 baino baxuagokoa izanen da.

Ikaslea ez bada jantokira joaten, baina bere menua zerbitzatu dezaten eragozteko nahikoa denborarekin abisatu badu, eskola-kontseiluak erabakitzen ahal du zaintzaileari dagokion kostuaren zati bat ordaintzeko kuota bat ezartzea. Ikasleak ez badu aurretiaz abisatzen, kuota osoa kobratzen ahalko zaio.

Baja ematen ahalko diete jantokian izena emanda dauden ikasleei, ordaintzen ez badute edo sistematikoki jantokira huts egiten badute aldez aurretik abisatu gabe. Halakoetan, ez da jantokirako laguntza emanen eta familiak oso-osorik ordaindu beharko du gastua. Gainera, jantokiko kuotak onestean egoera hori adierazi beharko da.

Bananduta eta zaintza partekatua duten gurasoak dituzten ikasleen kasuan, jantokirako laguntzaren %100 ordainduko zaie baldin eta biek egoera ekonomiko ahula badute. Bietako bat bakarrik badago egoera horretan, aipatutako laguntzaren %50 ordainduko da. Modu berdintsuan jokatuko da garraiatutako ikasleen edo despopulazio arriskuan dauden herrietako ikasleen kasuan.

2.–Eskualdeko jantokiak.

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek, DBH osoa edo DBHko lehen zikloa eskaintzen badute edota garraioa partekatzen badute edo garraioa beste ikastetxe batzuekin antolatu behar badute, jantoki zerbitzua eskainiko dute garraioaren antolaerak sortzen dituen beharren arabera.

Irailaren 3a baino lehen, IV. eranskina igorriko da Zerbitzu Osagarrien Atalera, jantokia erabiltzen duten ikasleen zerrenda eta bazkaltiar mota adierazita (laguntzarik gabeko ikaslea, garraiatutako ikaslea, despopulazio arrisku handiko herriko ikaslea edo egoera ekonomiko ahula duen ikaslea). Aurretiaz adierazi denez, IV. eranskina behin-behinean bidaltzen ahalko da soilik ikasturteko lehenengo hiruhilekoan.

Irailaren 3a baino lehen, V. eranskina igorriko da Zerbitzu Osagarrien Atalera. Ikasturte honetan bidali beharko da azkenekoz V. eranskina; izan ere, hurrengo ikasturteetan EDUCAn eskuragarri egonen da, EDUCAko jantoki modulua modu orokorrean gaituko baita.

2.1. Eskola-kontseilua. Helbidea. Irakasle zaintzaile boluntarioak. Jantokiko arduraduna eta/edo administratzailea.

Eskola-kontseiluak jantokiko arduradun bat izendatuko du ikastetxeko irakasleen artean. Era berean, jantokiko administratzaile bat izendatuko du Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxeko langileen artean (irakasleak izan zein ez). Bi ardura horiek pertsona bakarrak izaten ahal ditu. Izendatutakoek ikasturte batean zehar izanen dituzte aipatu ardurak, baina berriz hautatuak izateko aukera izanen dute. Ez badago izangairik, eskola-kontseiluak nahitaezko izendapena eginen du.

Ikastetxeko jantokiko arduradunak jantoki zerbitzuan gertatutako gorabeherak jasoko ditu EDUCAn horretarako gaitutako inprimakian ("Eskolako jantokiaren zerbitzuari buruzko gogobetetasun inkesta"), eta inbentarioa egin beharko du 2.5 apartatuan adierazitako moduan.

Horrez gain, maiatzaren 29ko 58/2024 Foru Dekretuaren II. tituluko III. kapituluan adierazitako funtzio guztiak bete beharko ditu (foru dekretu horren bidez arautzen dira Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako eskola jantokiak).

Eginkizun horiek betetzean aldaketak gertatzen badira (bajak, baimenak, eszedentziak...), gertatzen direnean Zerbitzu Osagarrien Atalari jakinarazi beharko zaizkio, nominan ongi ordaintzeko.

Administratzailearen lana gehienez ere bi pertsonak egiten ahalko dute aldi berean. Halaber, arduradunaren lana gehienez ere bi pertsonak egiten ahalko dute aldi berean.

2.2. Ordainsariak.

III. eranskinean jasota daude eguneko baimendutako konpentsazioen zenbateko gordina, jantoki zerbitzua erabiltzen duten ikasleen kopuru osoaren arabera, irakasle zaintzaile boluntarioendako, jantokiko arduradunarendako eta/edo jantokiko administratzailearendako. Konpentsazio horiek, ordainsariak direnez, nominaren bitartez ordainduko dira, urteko ekitaldi bakoitzerako onesten den Nafarroako Aurrekontuei buruzko Foru Legean ezarritakoaren arabera.

Ezin izanen da jarraibide hauetan xedatuta ez dagoen beste inolako konpentsazio ekonomikorik jaso ikastetxeko inongo kontu korronteren kontura.

VI. eranskinean irakasle zaintzaile boluntarioen (halakorik balego), jantokiko arduradunaren eta/edo jantokiko administratzailearen datuak adieraziko dira. Datu horiek irailaren 3a baino lehen bidali beharko dira, haborokinak nominan ordaintzeko.

2.3. Jantokirako kuotak eta laguntzak.

Jantokirako laguntzarik jasotzen ez duten ikasleen kuotak eskola-kontseiluak ezarriko ditu, eta, horretarako, zerbitzuaren kostu erreala eta jantokiaren kontuen egoera izanen ditu oinarri. Kuota mota bat baino gehiago egoten ahalko da, bertaratze mota bat baino gehiago badago (esporadikoa, urtekoa, hilabetekoa...).

Jantokirako laguntza duten ikasleek (garraiatutakoek, despopulazio arrisku handiko herritakoek eta egoera ekonomiko ahulekoek) ordaindu beharreko kuota 2,00 euro/egun izanen da ikasleak eskola jantokiko erabiltzaile gisa altan dauden bitartean, ikasleak jantokira joan edo ez.

Eskualdeko ikastetxeetan emanen den jantokirako laguntzaren zenbatekoa ikastetxeka kalkulatuko da. 2024-2025 ikasturteari dagokion doikuntza 2025-2026 ikasturtekoa ordaintzean eginen da, aurreko ikasturteko absentismoaren guztizko datuak izan ondoren.

–Absentismoa esporadikoa bada, honela kalkulatuko da laguntzari kendu beharreko zenbatekoa:

(Jantokirako laguntza - 2 euro) * "bertaratu gabeko egunen zenbatekoa".

–Absentismoa orokorra bada, honela kalkulatuko da laguntzari kendu beharreko zenbatekoa:

Jantokirako laguntza * "bertaratu gabeko egunen zenbatekoa"

2.4. Jantokien kontuak.

Jantokiko kontu korrontea erabiltzeko sinadura baimendua duten pertsonak aldatuz gero, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari jakinarazi beharko zaio.

Eskualdeko jantokien jantokiaren kontuan egiten diren karguak izanen dira bakarrik otordu-zerbitzua emateari eta zerbitzu horretan erabiltzen diren garbiketa produktuei dagozkionak.

Atal honetatik kanpo uzten dira berariaz beste kontzeptu batzuk, esate baterako:

–Material informatikoa eta aisialdirako materiala (jolasak, liburuak, etab.).

–Laneko arropa, higiene neurrietarako produktuak eta jantokiarekin lotuta ez dauden beste batzuk.

–Elikagaiak.

–Gabonsariak eta opariak.

–Farmaziako eta norberaren garbiketarako produktuak.

–Jantokia ez den beste gune batzuk (jolastokiak, hesiak, muralak, hiri altzariak, jolasguneak) edo jantokiaren eremua bera egokitzea ez badago horretarako baimenik.

–Arratoi- eta intsektu-garbiketa.

–Beste kontu batzuen jardueretarako gastuen aurrerakinak.

–Antolatutako jarduerak edo GEak kontratatutako langileak.

–Ikastetxeko jantokiaren arduradunei egindako ordainketak.

–Aseguruak.

Sukaldea handitzea eta bertako zein jantokiko baldintzak hobetzea, edo Hezkuntza Departamentuaren lizitazioan esleitutakoa ez den zerbitzuaren edozein elementu hobetzen bada, Hezkuntza zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak onetsi beharko du, zerbitzu horrek berak ezarritako baldintzekin.

Zerbitzu Osagarrien Atalak aldizka berrikusiko ditu jantokiaren kontuak eta eskatuko ditu, kontu horri ez dagozkion karguak egiten badira, justifikazioak, azalpenak eta, kasua bada, dagokion erregularizazioa.

Gastuen gaineko kontrol handiagoa izateko, ikastetxeei eskatzen ahalko zaizkie zerbitzua ematen duten enpresei egiaz ordaindutako fakturak.

Urte bakoitzeko irailaren 30a baino lehen, jantokiko administratzaileak eskola jantokien arloan eskumena duen zerbitzuari bidaliko dio aurreko ikasturteko balantze ekonomikoaren aktaren kopia, eskola kontseiluak onetsi ondoren.

Jantokiaren ustiapen superabita, ahal dela, eskola jantokiko instalazioak, lanabesak eta tresneria hobetzeko erabiliko da, bai eta bazkaltiarren kuotak murrizteko ere. 1.000 euro baino gehiagoko gastuak egiteko, ezinbestekoa izanen da egin baino lehen Zerbitzu Osagarrien Atalari jakinaraztea. Gainera, gastua egiten den ikasturtean ikasle bazkaltiarrei kuotak ez igotzeko konpromisoa hartu beharko du ikastetxeak. 5.000 eurotik gorako zenbatekoetarako, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiaren aldez aurreko baimena beharko da.

153/2023 Foru Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxe publikoen eraikinak kontserbatzeko, mantentze-lanak egiteko eta zaintzeko gastuak dagokion udalak ordaindu beharko ditu. Horregatik, egoitza toki erakundeen eraikinetan duten Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxeek beren aurrekontuetan jasoko dituzte eraikinen mantentze, kontserbazio eta zaintza lanei ez dagozkien gastuak, besterik ez.

2.5. Inbentarioa.

Ikasturtearen hasieran eta amaieran, jantokiko arduradunak sukaldeko ekipamenduaren (mota guztietako etxetresna elektrikoak barne) eta tresneriaren (eltzeak, zartaginak, zaliak, etab., baxera eta mahai-tresnak izan ezik) inbentarioa eginen du. Behar bezala artxibatu beharko da, berrikuspenak, ikuskapenak eta abar egin ahal izateko.

Erabiltzen ez diren elementuak egonez gero:

–Hondatuta badaude, bota eginen dira.

–Beste momenturen batean erabiltzen ahal badira, behar bezala gordeko dira.

–Objektuak beste ikastetxeren batean erabiltzeko modukoak badira, jakinarazi eginen da "equipamientoeducacion@navarra.es" helbide elektronikoaren bidez, objektuak baloratu eta jaso ditzaten, hala badagokio.

Elementuren bat falta bada edo hondatuta badago, Zerbitzu Osagarrien Atalari jakinarazi beharko zaio eta horri buruzko ahalik eta informazio gehien eman beharko da (datak, pertsonak, dokumentuak...).

2.6. Segurtasuna eta higienea.

Ikasturte bakoitzean jantokiaren arduradunak egiaztatu beharko du izurriteen kontrola egin dela eta instalazioak, etxetresna elektrikoak eta sukaldeko tresnak ongi daudela.

Jantoki/sukaldean egiten diren osasun publikoko ikuskapenen berri eman beharko zaio Zerbitzu Osagarrien Atalari.

2.7. Enpresa esleipendunei ordaintzeko modua.

Egindako zerbitzuengatik enpresa esleipendunei ordaindu beharreko fakturak hiru ordainketatan pagatuko dira, ikasturtean zehar. Eginiko fakturak kasuan kasuko denbora-epearen aurre-aurretik eginikoei dagozkienak izanen dira:

–Abenduan ordainduko dira irail, urri, azaro eta abenduan egindako zerbitzuak.

–Apirilean ordainduko dira urtarril, otsail eta martxoan egindako zerbitzuak.

–Ekainean ordainduko dira apiril, maiatz eta ekainean emandako zerbitzuak.

Ikastetxearen ustez hobe bada fakturazioa hilean behin egitea, enpresa adjudikaziodunari eta Zerbitzu Osagarrien Atalari jakinarazi beharko dio.

Jantoki zerbitzuaren arduradunak egiaztatu beharko du eginiko fakturak enpresak benetan emandako zerbitzuekin bat datozela, eta enpresari eskatu beharko dio egiaztapen horretarako behar duen argibide oro. Enpresak fakturatu duenarekin desadostasunik egonez gero, Zerbitzu Osagarrien Atalari jakinarazi beharko zaio.

3.–Jantoki arruntak.

3.1. Eskola-kontseilua. Guraso elkartea. Helbidea.

Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako eskola jantokiak arautzen dituen maiatzaren 29ko 5/2024 Foru Dekretuaren III. tituluko III. kapituluak eskualdeko jantokietako eskumenak eta betebeharrak arautzen ditu.

Halaber, Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoen Erregelamendu Organikoa onesten duen otsailaren 10eko 24/1997 Foru Dekretuak, 30. artikuluan zuzendariaren eskumenak ezartzen ditu, besteak beste:

–Hezkuntzako agintari eskudunek eskatzen dizkioten argibideak ematea.

–Eskola jantokiaren kudeaketarekin zerikusia duten gaiak gainbegiratzea, uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuan eta hura garatzeko jarraibideetan ezarritako baldintzetan, eta zerbitzuaren funtzionamendu desegokiko egoerak zuzentzeko jarraibideak emateko ahalmena.

Beraz, ez dira guraso elkarteak, ikastetxeak baizik, informazioa Zerbitzu Osagarrien Atalari helaraziko diotenak, berrikusi eta baliozkotu ondoren, 5. puntuan adierazitako epeetan.

3.2. Jantokirako laguntza.

Laguntza jasotzen duten ikasleek, altan dauden bitartean, egunero joan beharko dute jantokira, eta ez joatea absentismo gisa hartuko da nahiz eta aurretik abisatu.

2024-2025 ikasturteko jantokirako laguntzaren zenbatekoa 5,2 euro/egun izanen da ikastetxe arruntetan. Hala, hiruhilekoan behin 4 euro/egun ordainduko dira, eta urte osoko absentismoa kalkulatu ondoren, laguntzaren gainerako zenbateko osoa edo dagokion zatia ordainduko da:

–Absentismoa esporadikoa bada, honela kalkulatuko da laguntzari kendu beharreko zenbatekoa:

1,2 euro * "jantokira joandako egunen zenbatekoa" - 2 euro * "bertaratu gabeko egunen zenbatekoa"

–Absentismoa orokorra bada, honela kalkulatuko da ordaindu beharreko zenbatekoa:

1,2 euro * "jantokira joandako egunen zenbatekoa" - 4 euro * "bertaratu gabeko egunen zenbatekoa"

2024-2025 ikasturteari dagokion doikuntza 2025-2026 ikasturtekoa ordaintzean eginen da, aurreko ikasturteko absentismoaren guztizko datuak izan ondoren.

Guraso elkarteek laguntzen aurrerakin bat jasotzen ahalko dute, eta, horretarako, 2024-2025 ikasturteko lehenengo hiruhilekoa amaitu baino lehen egin beharko diote eskaera Zerbitzu Osagarrien Atalari.

EDUCAn (edo IV. eranskinean, lehenengo hiruhilekoan zehar) laguntza jasotzen duten ikasle guztien bertaratzea %100ekoa izan bada eta ez bada hori egiaztatzen, hiruhilekoan laguntzari dagokion zenbatekoaren %75 besterik ez da ordainduko. EDUCAn jasotako Ikasleen eskoletarako bertaratzearekin alderatuko dira datuak. Datuak behar bezala justifikatzen direnean, behar diren gainerako laguntzak ordainduko dira.

3.3. Jantokien banku-kontuak.

58/2024 Foru Dekretuaren xedapen iragankor bakarrak adierazten duenez, Nafarroako Gobernuaren jantoki arruntetako banku-kontuak kitatuko dira 2024ko ekainaren 7tik gehienez ere sei hilabetera. Horretarako, bertan dauden zenbatekoak ikasleen guraso elkarteen titulartasuneko banku-kontuetara transferituko dira.

153/2023 Foru Dekretuaren 14. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, kasuan kasuko udalari dagozkio Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxe publikoak kontserbatu, mantentze-lanak egin eta zaintzeko gastuak. Horregatik, egoitza toki erakundeen eraikinetan duten Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxeek beren aurrekontuetan jasoko dituzte eraikinen mantentze, kontserbazio eta zaintza lanei ez dagozkien gastuak, besterik ez.

4.–Beste ikastetxe batzuk.

Ikastetxe arruntak edo eskualdekoak ez diren ikastetxeetako ikasleei, jantokirako laguntza jasoz gero, jarraian ezarritakoa aplikatuko zaie:

1.–Sarrera. Xedapen komunak.

3.2.–Jantokirako laguntzak.

5.–Informazioa bidaltzeko egutegia: jantoki arruntei dagozkien datak.

5.–Informazioa bidaltzeko egutegia.

INFORMAZIOA BIDALTZEKO EPEAK

ESKUALDEKO JANTOKIAK

JANTOKI ARRUNTAK

2024ko irailaren 3ra arte

VI. eranskina.–Irakasle zaintzaile boluntarioak, jantokiko arduraduna eta/edo jantokiko administratzailea. 2024-25 ikasturtea.

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen zerrenda. 2024-25 ikasturtea.

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpena (2024-2025 ikasturtea).

VII. eranskina.–Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ordutegia (2024-2025 ikasturtea).

2024ko urriaren 21etik 30era

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen zerrenda eguneratzea. 2024-2025 ikasturteko 1. hiruhilekoa.

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea. 2024-2025 ikasturteko 1. hiruhilekoa.

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen zerrenda (2024-2025 ikasturteko 1. hiruhilekoa).

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak. 2024-2025 ikasturteko 1. hiruhilekoa.

VII. eranskina.–Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ordutegia (2024-2025 ikasturtea).

2025/01/17 arte

Jantokia erabiltzen duten ikasleak eguneratzea EDUCAn eta 2024-2025 ikasturteko 1. hiruhilekoa moldatzea.

Jantokia erabiltzen duten ikasleak eguneratzea EDUCAn eta 2024-2025 ikasturteko 1. hiruhilekoa moldatzea.

2025eko apirilaren 16ra arte.

Jantokia erabiltzen duten ikasleak eguneratzea EDUCAn eta 2024-2025 ikasturteko 2. hiruhilekoa moldatzea.

Jantokia erabiltzen duten ikasleak eguneratzea EDUCAn eta 2024-2025 ikasturteko 2. hiruhilekoa moldatzea.

2025/06/24 arte

Jantokia erabiltzen duten ikasleak eguneratzea EDUCAn eta 2024-2025 ikasturteko 3. hiruhilekoa moldatzea.

Jantokia erabiltzen duten ikasleak eguneratzea EDUCAn eta 2024-2025 ikasturteko 3. hiruhilekoa moldatzea.

Aldaketa nabarmenik gertatzen bada, salbuespen gisa, ezarritako datetatik kanpo igortzen ahalko dira bazkaltiarrei buruzko datuak.

III. ERANSKINA.–2024-2025 IKASTURTERAKO BAIMENDUTAKO KUOTAK ETA HABOROKINAK

ESKOLA JANTOKIKO JARRAIBIDEAK

IKASLE ONURADUNENTZAT BAIMENDUTAKO KUOTAK, ESKUALDEKO JANTOKIAK

Ikasle bakoitzeko, egunero: 2 euro.

NAFARROAKO GOBERNUAREN LAGUNTZA EKONOMIKOA

Eskualdeko jantokiak

Jantoki bakoitzeko ezarriko da, maiatzaren 29ko 58/2024 Foru Dekretuaren 22. artikuluan xedaturikoarekin bat (2024ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 6koa).

Jantoki arruntak

4 euro/egun + 1,2 euro/egun bertaratzearen arabera

Salbuespenez, baldin eta aurrekontuan dagoen diruak horretarako aukera ematen badu eta ez bazaio kalterik eragiten eskola jantokien partidarekin finantzatutako beste ezein jarduerari, jantokiko kontuetako defizitak konpentsatzen ahalko dira, baldin eta halakorik sortzen bada garraioa erabiltzen duten ikasleen familiek, egoera sozioekonomiko ahulean egonik, ezin dituztelako ordaindu Hezkuntza Departamentuak ezarritako kuotak. Horretarako baldintza izanen da familia horietan errenta jaso dezaketen kideetako ezeinek inolako ordainsaririk edo laguntzarik ez jasotzea abian den ikasturte osoan. Egoera hori frogatzeko, ikaslea bizi den herriko oinarrizko gizarte zerbitzuaren egiaztagiria aurkeztu beharko da, egoera hori berariaz frogatzen duena.

EGUNEKO BAIMENDURIKO HABOROKINAK, ZENBATEKO GORDINETAN

2024ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 13ko 2/2024 Foru Legeak 12. artikuluan (Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak diruz lagundutako eskola jantokietan diharduten irakasleen ordainsariak) ezartzen duenari jarraikiz eta Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako eskola jantokiak arautzen dituen maiatzaren 29ko 58/2024 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, irakasle zaintzaile boluntario, jantokiko arduradun edo jantokiko administratzaile direnek eskubidea izanen dute Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean langile horientzat urtero ezartzen den diru saria jasotzeko.

2024an, honako hauek dira ordainsari gordinak:

BAZKALTIAR KOPURUA

ARDURADUNA

ADMINISTRATZAILEA

ZAINTZAILE BAKOITZEKO

0-80

18,72 euro

16,54 euro

18,72 euro

81-160

20,89 euro

16,54 euro

18,72 euro

161-240

22,41 euro

18,54 euro

18,72 euro

+240

23,18 euro

21,24 euro

18,72 euro

Irakasleek jasotzen dituzten haborokinak ordainsaritzat hartzen dira eta nominan kobratuko dira.

ANEXO IV.–LISTADO NOMINAL DE ALUMNADO USUARIO DE COMEDOR /
IV. ERANSKINA.–JANTOKIKO ERABILTZEAILE DIREN IKASLEEN ZERRENDA

INSTRUCCIONES DE COMEDOR / JANTOKIKO JARRAIBIDEAK

CPEIP / HLHIP, IESO / DBHI, IES / DBH:

FECHA / DATA*:

CURSO / IKASTURTEA:

2024-2025

NIVEL / MAILA

MODELO / EREDUA

NOMBRE / IZENA

APELLIDO 1 / 1. ABIZENA

APELLIDO 2 / 2. ABIZENA

LOCALIDAD / HERRIA

Transportado / Garraiatuak, Ayuda ­Individualizada de Transporte / Garraio-dirulaguntza, Economía Desfavorecida / Dirulaguntza behar dutenak, Transportado y economía ­desfavorecida / ­Garraiatuak eta Dirulaguntza behar dutenak
­Localidad en riesgo de despoblación / ­Despopulazio arriskuan dauden herrietakoak
No subvencionado / Dirulaguntzarik gabekoak

COMPLETAR SOLO PARA ALUMNADO TRANSPORTADO Y DE ECONOMÍAS DESFAVORECIDAS /
GARRAIATUAK DIREN ETA DIRULAGUNTZA BEHAR DUTEN KASUAN SOILIK BETE BEHAR DA

COMEDOR / JANTOKIA

ASISTENCIA A COMEDOR / JANTOKIRAKO ASISTENTZIA

Fecha Inicio / Hasiera data

Fecha Fin / Bukaera data

DÍAS DE ASISTENCIA /
ASISTENTZIA EGUNAK
1
er. Trimestre / 1. Hiruhilekoa

DÍAS DE ASISTENCIA /
ASISTENTZIA EGUNAK
2º. Trimestre / 2. Hiruhilekoa

DÍAS DE ASISTENCIA /
ASISTENTZIA EGUNAK
3
er. Trimestre / 3. Hiruhilekoa

Sept. / Ira.

Oct. / Urr.

Nov. / Aza.

Dic. / Abe.

TOTAL / GUZTIRA

En. / Urt.

Febr. / Ots.

Mzo. / Mar.

TOTAL / GUZTIRA

Abr. / Api.

My. / Mai.

Jun. / Eka.

TOTAL / GUZTIRA

1

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

3

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

4

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

5

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

6

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

7

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

.

ANEXO V.–RESUMEN DE COMEDOR /
V. ERANSKINA.–JANTOKIKO LABURPENA

INSTRUCCIONES DE COMEDOR / JANTOKIKO JARRAIBIDEAK

CPEIP / HLHIP, IESO / DBHI, IES / DBH:

FECHA / DATA*:

CURSO / IKASTURTEA:

2024-2025

TIPO DE JORNADA: (Partida/Continua/Flexible) /

ESKOLALDI MOTA: (zatitua/jarraitua/malgua)

NIVEL / MAILA

SUBVENCIONADOS / DIRULAGUNTZA DUTENAK

NO SUBVENCIONADOS / ­DIRULAGUNTZARIK GABEKOAK

TOTAL / GUZTIRA

TRANSPORTADOS / GARRAIATUAK

TRANSPORTADOS / GARRAIATUAK Y ECONOMÍAS DESFAVORECIDAS / ETA EKONOMIA AHULEKOAK

ECONOMÍAS DESFAVORECIDAS / EKONOMIA AHULEKOAK

LOCALIDAD EN RIESGO DE DESPOBLACIÓN / ­DESPOPULAZIO ARRISKUAN DAUDEN HERRIETAKOAK

INFANTIL / HAUR HEZKUNTZA

PRIMARIA (1.º-2.º) / LEHEN HEZKUNTZA (1.-2.)

PRIMARIA (3.º-6.º) / LEHEN HEZKUNTZA (3.-6.)

E.S.O / D.B.H.

TOTALES / GUZTIRA

ANEXO VI.–PROFESORADO CUIDADOR VOLUNTARIO, PERSONA ENCARGADA DEL COMEDOR Y/O ADMINISTRADORA DEL COMEDOR /
VI. ERANSKINA.–IRAKASLE ZAINTZAILE BOLUNTARIOA, JANTOKIKO ARDURADUNA ETA/EDO JANTOKIKO ADMINISTRATZAILEA

INSTRUCCIONES DE COMEDOR / JANTOKIKO JARRAIBIDEAK

CPEIP / HLHIP, IESO / DBHI, IES / DBH:

FECHA / DATA:

CURSO / IKASTURTEA:

2024-2025

CARGO / KARGUA

DNI / NAN

NOMBRE / IZENA

APELLIDO 1 / 1. ABIZENA

APELLIDO 2 / 2. ABIZENA

%

ENCARGADO / ARDURADUNA

ADMINISTRADOR / ADMINISTRATZAILEA

PROFESOR CUIDADOR DEL CENTRO 1 / ZAINTZAILEA (1)

PROFESOR CUIDADOR DEL CENTRO 2 / ZAINTZAILEA (2)

ANEXO VII.–HORARIO INFANTIL, PRIMARIA Y SECUNDARIA** /
VII. ERANSKINA.–HAUR, LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZAKO ORDUTEGIA

INSTRUCCIONES DE COMEDOR / JANTOKIKO JARRAIBIDEAK

CPEIP / HLHIP, IESO / DBHI, IES / DBH:

FECHA / DATA:

CURSO / IKASTURTEA:

2024-2025

TIPO DE JORNADA (Partida/Continua/Flexible): /

ESKOLALDI MOTA (zatitua/jarraitua/malgua):

 

LUNES / ASTELEHENA

MARTES / ASTEARTEA

MIÉRCOLES / ASTEAZKENA

JUEVES / OSTEGUNA

VIERNES / OSTIRALA

SEPTIEMBRE / IRAILA**

JUNIO / EKAINA**

Inf-Pri / HH-LH.

ESO / DBH**

Inf-Pri / HH-LH.

ESO / DBH**

Inf-Pri / HH-LH.

ESO / DBH**

Inf-Pri / HH-LH.

ESO / DBH**

Inf-Pri / HH-LH.

ESO/DBH**

Inf-Pri / HH-LH.

ESO / DBH**

Inf-Pri / HH-LH.

ESO / DBH**

HORA COMIENZO CLASES DE LA MAÑANA /

GOIZEKO ESKOLEN HASIERA ORDUA

HORA FINALIZACIÓN CLASES DE LA MAÑANA /

GOIZEKO ESKOLEN BUKAERA ORDUA

–PRIMER TURNO COMEDOR /

–JANTOKIKO LEHENGO TXANDA

Hora inicio primer turno comedor /

Jantokiko lehenengo txandaren hasiera ordua

Hora finalización primer turno comedor /

Jantokiko lehenengo txandaren bukaera ordua

–SEGUNDO TURNO COMEDOR /

–JANTOKIKO BIGARREN TXANDA

Hora inicio segundo turno comedor /

Jantokiko bigarren txandaren hasiera ordua

Hora finalización segundo turno comedor /

Jantokiko bigarren txandaren bukaera ordua

HORA FINALIZACIÓN /

AMAIERA ORDUA

* Insertar filas en caso de haber más turnos de comedor / Jantokian txanda gehiago badaude, lerroak gehitu.

** Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza konbinatzen dituzten ikastetxeak bakarrik, garraioaren antolaerarengatik.

OBSERVACIONES USO Y HORARIO COMEDOR / JANTOKIKO ERABILERARI ETA ORDUTEGIARI BURUZKO OHARRAK:

Iragarkiaren kodea: F2410350